The Pink Panther (2006ko filma)
The Pink Panther (euskaraz Pantera Arrosa), 2006ko Shawn Levy kanadarrak zuzendutako misteriozko komedia film bat da. The Pink Panther saileko film bat da. Steve Martin, Kevin Kline, Jean Reno, Emily Mortimer, Henry Czerny eta Beyoncé Knowles aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Henry Mancinik konposatu zuen.
ArgumentuaAldatu
Frantzia eta Txinako futbol partidu baten ostean, Pantera Arrosa deritzon eraztun baliotsua daraman Yves Gluant (Jason Statham) frantziar futbol selekzinatzailea eta Xania (Beyoncé) neskalaguna bertan daudela, norbaitek Gluant erail eta eraztuna lapurtuko du. Frantziar agintariek eraztuna berreskuratu eta hiltzaileak atzeman asmoz kasua argitzeko ardura herrialdeko detektibe onenari eman nahi diote, baina une hartan lanez gainezka dagoenez, azkenean Clouseau inspektoreari (Steve Martin) deitzea beste erremediorik ez dute izango.
AktoreakAldatu
- Steve Martin: Jacques Clouseau inspektorea
- Kevin Kline: Charles Dreyfus inspektore burua
- Jean Reno: Gilbert Ponton gendarmea
- Emily Mortimer: Nicole Durant
- Henry Czerny: Yuri
- Kristin Chenoweth: Cherie
- Roger Rees: Raymond Laroque
- Beyoncé: Xania
- William Abadie: Bizu
- Scott Adkins: Jacquard
- Philip Goodwin: Renard polizia burua
- Henri Garcin: Frantziako Errepublikako presidentea
- Jean Dell: Clochard, Justizia Ministroa
- Anna Katarina: Corbeille agentea
- Jason Statham: Yves Gluant (krediturik gane)
- Clive Owen: Nigel Boswell, MI6ko 006 agentea (krediturik gabe)
- Boris McGiver: Vainqueur (krediturik gabe)
Kanpo estekakAldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)