Son Gohan (aitona)
Son Gohan (jatorrizko japonieraz 孫悟飯 ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da.
Son Gohan (aitona) | |
---|---|
Dragoi Bola unibertsoa | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Bikoizketa-aktorea | Osamu Saka (en) |
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Egoitza | Kame House (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Bestelakoak | |
Irakasleak | Iratxo Dortoka |
Ikasleak | Son Goku |
Superboterea | Kame Hame Ha |
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Son Gohanek Son Goku ilobatzat hartu zuen. Ondoren bere familiaren zuhaitza:
Biografia
aldatuOharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Son Gohan 658. urtean jaio zen. Iratxo Dortokaren ikaslea izan zen, arte martzialen teknikak eta emakume-zaletasuna irakatsiko ziolarik. Son Gohanek Son Goku baso erdian aurkitu zuen espazio-ontzi barruan, eta ilobatzat hartu zuen. Hasieran Goku hezitzea zaila egin zitzaion, baina beti maitasunez eta gozotasunez tratatu zuen, eta Gokuk buruan kolpea hartu zuenetik aurrera arte martzialak irakatsi zizkion.
Son Gohanen heriotza ilargi beteko gau batean heldu zen. Son Goku pixa egitera irten zela ilbetea ikusi zuen eta gorila erraldoi bilakatu zen eta bere aitona zapaldu zuen. Son Gohanek Son Gokuren eraldaketa hau ezagutzen zuen, eta beti esaten zion ilargi beteari ez begiratzeko.
Hil ondoren Son Gohan eta Son Goku urte batzuk geroago Babaren txapelketan elkar ikusi zuten. Iratxo Dortokaren arrebak bere iloba berarenaga joko zuela esan zion Son Gohani eta honi 24 orduz Lurrera itzultzeko aukera eman zion. Aitonak eskaintza onartu zuen, Gokuren ahulgunea (isatsa) konpontzeko.
Beranduago, Goku izango zen aitona aurkituko zuena Anninen zerbitzura, hildakoen arimak beste mundura gidatzeko lanean. Lan hau Son Gohanen gustokoa zen, izan ere neska eder baten ondoan egongo zen betirako.
Familia
aldatuIdi Deabru | Son Gohan | Bardock | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
adopziozko aitona => | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Chichi | Son Goku | Raditz | Satan Jauna | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Son Goten | Son Gohan | Videl | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pan | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Son Goku Jr. | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kanpo estekak
aldatu