Solac (enpresa)
- Artikulu hau enpresari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Solac (argipena)».
Solac etxetresna elektrikoen enpresa eta marka bat da, Eibarren sortu zena 20. mendearen hasieran.
Solac | |
---|---|
Sektorea | Etxetresna elektrikoak |
Sorrera | 1916 |
Webgunea | http://www.solac.es |
Historia
aldatu1916. urtean sortu zen Eibarren Solac enpresa, kafea egiteko makina industrialak ekoizten. 1935. urtean, etxerako lehen kafe-makina sortu zuten[1]. 1945. urtean lisatzeko makina elektrikoa ekoiztu zuten, eta handik urte batzuetara lurrina jaurtitzen zuen lisaburdina sortu zituzten. Txigorgailuak ere egiten hasi ziren 1955ean.
Mundu mailako lehen produktu batzuk ere ekoitzi zituen: hidro-presioz lan egiten zuen lehen kafe-makina 1979an, eta esnea berotzeko lehen berezko etxetresna 1983an[1].
2003. urtean itxi zen Eibarko lantegia, eta jarduerak Gasteizen jarraitu zuen[2]. Era berean, enpresaren jabetza aldatu zen eta Cegasaren parte bihurtu zen 2005an[3]. 2014ko uztailean, Cegasak porrot egindakoan, Kataluniako Taurus etxetresnen enpresak erosi zuen[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Solac cumple 100 años con estratégicos lanzamientos para impulsar su liderazgo en el sector - Electroimagen» electro-imagen.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Alimarket. «SOLAC INICIA LAS NEGOCIACIONES ANTE EL ANUNCIO DEL CIERRE EN EIBAR - Noticias de Electro en Alimarket, información económica sectorial» Alimarket.es (Noiz kontsultatua: 2018-10-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Alimarket. «CEGASA FINALMENTE INTEGRA A SOLAC EN SU ESTRUCTURA - Noticias de Non Food en Alimarket, información económica sectorial» Alimarket.es (Noiz kontsultatua: 2018-10-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) expansion.com; expansion.com. «Taurus compra la marca de electrodomésticos Solac» Expansion (Noiz kontsultatua: 2018-10-05).