Sokoburu Lapurdiko Hendaia udalerrian dagoen eremu edo gune bat da. Txingudi badiaren sarreran eta Bidasoa ibaiaren bokalaren ekialdean dago, Hondarribia parez pare duela. Barra edo penintsula txiki baten itxura du.

Hondarraitz hondartzaren mendebaldeko eremua eta Hendaiako kirol-portuaren artean hedatzen da. Turismo gune garrantzitsua da, urbanizazio, jatetxe eta tabernaz betea dago, tartean Kasinoa eta Serge Blanco errugbilari ohiaren talasoterapia zentroa.

Sokoburuko barran Hendaia eta Hondarrabia elkarlotzen dituen txalupa dago.


Kanpo estekak aldatu

43°22′16.14″N 1°47′04.24″W / 43.3711500°N 1.7845111°W / 43.3711500; -1.7845111