Soiuz 21 1976ko uztailak 6an Baikonurreko kosmodromotik jaurtitako eraldatutako Soiuz 7K-T (Soiuz 7K-T/A9) ontzi baten misio tripulatu bat izan zen. Bi kosmonautak osatzen zuten tripulazioa, eta, Almaz programaren barnean Saliut 5 espazio estazio militarrarekin elkartzea zen bere betebehar nagusia.

Soiuz 21
Fabrikazioa
FabrikatzaileaRKK Energia
Historia
AurrekoaSoyuz 19 (en) Itzuli
HurrengoaSoyuz 22 (en) Itzuli
Docking and berthing of spacecraft1975eko uztailaren 7a - 1975eko abuztuaren 24a
Espazio jaurtiketa 1976ko uztailaren 6a
Lurreratzea 1976ko abuztuaren 24a
KudeatzaileaSobietar Batasuneko espazio programa
Honen parteSoyuz programme (en) Itzuli
Masa6.800 kg
Identifikazioa
Dei-kodeaБайкал (Baikal)

Soiuz 21en misioa estazioan esperimentu militar, zientifiko eta teknikoak egitea izan zen.

Jaurtiketaren ondoren ontzia estaziora hurbildu zen eta honekin elkartzea lortu zuen Igla sistema automatikoak huts egin bazuen ere.

Tripulazioa zenbait esperimentu eta proba egiten hasi zen espaziotik giza errekonozimendu militarrak egitearen erabilgarritasuna ezartzeko. Esperimentu zientifikoak ere egin zituzten, kristal hazkuntzena mikrograbitate egoeran, esaterako.

Misioan zehar, tripulatzaileetako baten osasun fisiko eta mentala (hegaldi ingeniaria zen Zholobov zehazki), kaltetzen hasi zen, espazio zorabioarekin lotutako etengabeko arazoak jasanez eta ontzia uste zena baino lehenago itzultzera behartu zuen arazo psikologikoak jasanez. Ontzia 1976ko abuztuak 24an itzuli zen, Koktxetavetik 200 kilometro hego-mendebaldera.

Zholobovek izan zituen arazoak (askoz neurri txikiagoan bere kidea zen Boris Volinovek jasan zituena) azaltzeko kontutan hartzen den hipotesi bat espazio estazioko erregai tankeetatik azido nitriko kopuru txikiak ihes egin izana da, beste iturri batzuk, tripulatzaileek ariketa fisikoen programa ez zutela jarraitu eta lo arazoak izan zituztela dioten arren.

Tripulazioa aldatu

 
Soiuz 21 misioaren sobietar zigilu oroigarria.

Laguntza tripulazioa aldatu

Erreserbako tripulazioa aldatu

Kanpo estekak aldatu