Soho Square delakoa Ingalaterrako Londres hiriburuko erdigunean dagoen enparantza bat da, Soho auzoan, Westminster Hiria udalerrian.

Soho Square
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria
Koordenatuak51°30′55″N 0°07′56″W / 51.515277777778°N 0.13222222222222°W / 51.515277777778; -0.13222222222222
Map

Historia aldatu

1681 urtean eraiki zen eta hasieran King's Square izena eman zitzaion, garaiko Karlos II.a erregeak eman baitzuen horretarako baimena. 1681ean bertan erregearen omenezko eskultura ezarri zuten plazan baina XIX menderako erabat mutilatua zegoen eta idazkia ez zen irakurtzen eta ondorioz aldatu beharra izan zuten.

1770 hamarkadan Joseph Banks nabigatzailea bertan ezarri zen eta Royal Societyko lehendakari izendatua izan zenez mundu guztiko zientzialariek egiten zioten bisita. 1778an ordea White House putetxea ezarri zen bertan eta ordutik aurrera Soho auzoak okerrera egin zuen, Londresko auzo arriskutsuena izateraino.

1980tik aurrera auzoa berriztu egin da eta Soho Square aberatsen eremu bihurtu da. 2000 eta 2009 artean The Football Association erakundearen egoitza bertan izan da.

Iruditegia aldatu

Informazio praktikoa aldatu

  • Metro geltokia:     Tottenham Court Road

Kanpo estekak aldatu