Sofiero gaztelua
Sofiero gaztelua (suedieraz: Sofiero slott) Suediako Helsingborg hiritik 5 kilometro iparraldera dagoen XIX mendeko gaztelu bat da, Errege-erreginen udako egoitza izan zena.
Sofiero gaztelua Sofiero slott | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Suediaren banaketa administratiboa | Eskaniako konderria |
Suediako udalerria | Helsingborg udalerria |
Koordenatuak | 56°05′02″N 12°39′35″E / 56.0839°N 12.6597°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1876 |
Arkitektura | |
Historia
aldatuSkabelycke landetxea zena Oskar II.a Suediakoak erosi zuen eta gaztelua eraiki zuen bere emazte Sofia Nassaukoarentzat, hortik bere izena. Lehenengo solairua 1865ean altxatu zuen eta 1874 eta 1876 artean gaur egungo gaztelua osatu zuen.
XX mendearen hasieran errododendroen lorategia eraiki zen eta gaur egun hori da ondasunik nabarmenena.
Parkea
aldatuLorategi zabaletan 500 errododendro barietatetik gora daude eta parkea artelan modernoz beterik dago. Udan aire libreko kontzertuak egiten dira bertan eta Bob Dylan edo Bryan Adams kantariek ere parte hartu izan dute.
Iruditegia
aldatu-
Gazteluaren ikuspegia.
-
Gazteluaren ikuspegia.
-
Negutegia.
-
Lorategiak.
-
Aire libreko kontzertua.