Maria Sofia Carrajola Pomba do Amaral Guerra (São Pedro, Elvas, 1906ko uztailaren 18aLisboa, 1976ko abuztuaren 12a) portugaldar farmazialaria eta ekintzaile politikoa izan zen, batez ere Afrikako portugaldar kolonietan Estado Novoren aurkako jardueragatik ezaguna[1].

Sofia Pomba Guerra
Bizitza
JaiotzaCaia e São Pedro (en) Itzuli1906ko uztailaren 18a
Herrialdea Portugal
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaLisboa1976ko abuztuaren 12a (70 urte)
Hezkuntza
HeziketaCoimbrako Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakfarmazialaria, irakaslea, Erresistentziaren kidea eta landare biltzailea

Bizitza

aldatu

Elvasen jaio zen 1906ko uztailaren 18an. 1920ko hamarkadan Coimbrako Unibertsitatean ikasi zuen. Han Platão Zorai do Amaral Guerra ezagutu zuen, eta farmakologian lizentziatu ondoren harekin ezkondu zen[2].

Ikasketak amaitu ondoren, Mozambikeko Lourenço Marques hirira joan zen, eta han Miguel Bombarda ospitalean lan egin zuen. 1936an Dois anos em África eleberria kaleratu zuen, non bere ezagutza zientifikoak eta arazo sozialekiko kezka agerian utzi zuen. Hainbat artikulu zientifiko ere idatzi zituen, eta O Emancipador eta Itinerário aldizkari iraultzaileetan lagundu zuen[2].

Afrikako portugaldar kolonietan aktibismo feministagatik eta Estado Novoko erregimen faxistaren aurkako jardueragatik nabarmendu zen[1]. Mozambiken hasi zituen bere jarduera politikoak. Mozambikeko Demokraten Mugimenduaren aliatua zen[2] eta José Norton de Matosen presidentetzarako kanpainan parte hartu zuen 1948an. 1949an atxilotu zuten, eta Forte de Caxiasen preso egon zen 1950eko uztailaren 4ra arte[1]. Mozambiken atxilotu eta metropolira bidali zuten lehen emakume zuria izan zen[3].

Handik urtebete ingurura Lisboako auzitegiak absolbitu egin zuen, eta Pomba Guerra Gineara joan zen, non Farmácia Lisboako jabe bihurtu zen senarrarekin batera[2]. Ginean jarduera iraultzaileak jarraitu zituen, panfleto eta aldizkari komunistak banatzeaz eta langileen artean talde komunistak antolatzen saiatuz[3]. Humberto Delgadoren presidentetzarako kanpainan ere parte hartu zuen 1958an[1]. Ginea Askatzeko Mugimenduaren sorrerarekin lotuta egon zen, Osvaldo Vieira eta Epifânio Souto Amado ekintzaile garrantzitsuak bere farmazian lan egin baitzuten[3]. Ingelesa irakatsi zuen lizeoan, eta han Gineako hainbat iraultzaile ezagutu zituen, besteak beste Aristides Maria Pereira, Fernando Fortes eta Luís Cabral[2]. Amílcar Cabral ere ezagutu zuen[3].

1976ko abuztuaren 12an hil zen Lisboan[2].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d (Portugesez) «Alentejana Sofia Pomba Guerra homenageada em Lisboa» Diário do Sul 2018-10-19 (Noiz kontsultatua: 2019-10-12).
  2. a b c d e f (Portugesez) «Maria Sofia Carrejola Pomba Guerra» Memorial aos presos e perseguidos políticos (Noiz kontsultatua: 2024-06-20).
  3. a b c d (Portugesez) «Homenagem a farmacêutica Sofia Pomba Guerra na Casa do Alentejo» Ordem dos Farmacêuticos 2018-10-16 (Noiz kontsultatua: 2024-06-20).

Kanpo estekak

aldatu