Sodankyläko armarria

Soađegilliko edo Sodankyläko armarria (finlandieraz, Sodankylän vaakuna; ipar samieraz, Soađegili vearjogovva) Finlandia iparraldean dagoen Sodankylä udalerriaren ikur nagusia da.

Sodankyläko armarria
Sodankyläko armarria

Armarria 1959. urtean sortu zuen Aarno Liuksiala artistak eta bere helburua, bertan agertzen diren irudiekin, udalerriko natura adieraztea izan zen. Urte bereko abenduaren 30ean, udalbatzak Sodankyläko ikur ofizialtzat hartu zuen (Barne Ministerioak hurrengo urteko martxoaren 24an onartu zuen). Zelai beltzaren aurrean, sei puntako zilarrezko izarra eta, aurrean suzko gar gorriztak dituen eta zilarrezkoa ere den banda horizontala daude. Sei puntako izarrak iparrizarra irudikatzen du, neguko gau ilun, hotz eta luzeetan zerua argiztatzen duen argi nagusia; honek, era berean, udalerriaren kokapena adierazten du, herrialdearen iparraldean eta Zirkulu Polar Artikoaren gainean. Bestalde, suzko garrak ipar argiak dira. Oso ohikoa da Finlandian fenomenoa gar bidez irudikatzea, ipar argien finlandierazko izena revontulet baita, euskaraz, "azeriaren sua". Azkenik, aipatzekoa da Sodankyläko armarriak ere atzealde iluna duela; izan ere, kolore hitsak (grisa, beltza) Lappiko udalerriko armarrien bereizgarri nabarmenenak dira, eskualdeko zerua negualdean irudikatzen dutenak [1].

Erreferentziak aldatu

  1. Suomen kunnallisvaakunat. Suomen Kunnallisliitto, 163 or. ISBN 951-773-085-3..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu