Ireki menu nagusia

Sixto Paz Wells (Lima, Peru, 1955ko abenduaren 12) ufologia munduan oso idazle eta teoriko ezaguna da. Bere ekintza ezagunenak estralurtarrekin izan dituen kontaktuak izan dira, batzuetan hedabideen aurrean. Oso bibliografia zabala plazaratu du. Rahma Misioa bultzatu du, bestetik; talde honek, sekta bat espezialista batzuen ustez,[1] estralurtarrekin kontaktatzea bilatzen du. Normalean, Pazek estralurtarren mezuak telepatikoki jasotzen ditu.[2]

Sixto Paz
Sixto Paz Wells Quebrada Paititi 2010.jpg
Bizitza
Jaiotza Lima1955eko abenduaren  12a (63 urte)
Herrialdea  Peru
Hezkuntza
Heziketa Pontifical Catholic University of Peru Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak ufologista Itzuli eta idazlea
Genero artistikoa ez-fikzioa

Eduki-taula

BiografíaAldatu

Paz Wells Liman jaio zen, 1955ko abenduaren 12an. Gurasoak Rose Marie Wells Vienrich eta Carlos Paz García ziren; aita ufologian interesaturik zegoen eta horrek gaztearengan eragin zuzena izan zuen. Maristekin ikasi zuen eta ikasle oso ona omen zen. Peruko Unibertsitate Pontifizian Historia eta Arkeologia ikasi zuen. Laster, 1974tik, hasi zen, haren esanetan, estralurtarrekin kontaktuak izaten[3] eta haiekin elkartzeko bilkura handiak prestatzen. Lehenengo esperientzian Juan Jose Benítezek hartu zuen parte. Liburu ugari idatzi ditu eta hitzaldiak mundu osoan eman ditu, Euskal Herrian barne. Marina Torres Puglianini-rekin ezkonduta dago eta bi seme-alabak ditu. Ameriketako Estatu Batuetatik fraude akusaziopean kanporatu zuten. Bere ideologian estralurtarrekiko sinesmenak kristautasunarekin nahastu egiten dira.

KritikakAldatu

Orokorrean, haren ideiak oso kritikatuak izan dira, baita ufologia barruan ere. Kontaktatuak izan direla esaten duten pertsonak normalean ez dira testigu fidegarritzat jotzen eta, Sixto Pazen kasuan, bere kontaktuak beti espektakuluekin lotuta egon dira, esaterako, ehundaka pertsonen bilkurak, prentsaren aurrean, normalean basamortuetan edo inguru bakartietan non meditazioaren bidez estralurtarrak erakartzen saiatu diren. Horrek ospe handia eman dio baina, bestetik ere, irudikortasun ugari sortu du.[4]

ObrakAldatu

Ingelesez plazaratutako liburuakAldatu

  • The Invitation (2002)

Gaztelaniaz plazaratutako liburuakAldatu

  • Los Guías Extraterrestres (1985)
  • Contacto interdimensional (1993)
  • El umbral secreto (1995)
  • Los guardianes y vigilantes de mundos (1997)
  • Una puerta hacia las estrellas (1999)
  • Una insólita invitación (2001)
  • La antiprofecía (2002)
  • Tanis y la esfera dorada (2004)
  • Tanis y el mágico Cuzco (2005)
  • Antología del contacto extraterrestre, 33 años después (2007)
  • Extraterrestre, abriendo los ojos a otra Realidad (2008)
  • El instructor del nuevo tiempo (2009)
  • El parto planetario (2010)
  • 2012 contacto con otras realidades (2012)
  • La muerte como metamorfosis (2013)
  • 2012 la cuenta regresiva (2013)
  • Guía práctica para tener un contacto (2014)
  • Relatos de otra realidad (2015)
  • Sixto Paz Wells y los visitantes estelares (2015)

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu