Simplex (geometria)

Geometrian, simplexa (batzuetan, n-simplexa ere deituta) triangelu edo tetraedro kontzeptuaren zabalpena da, n dimentsiotara: 0-simplexa puntua da; 1-simplexa, zuzenkia (bi puntu lotzen dituen lerroa); 2-simplexa, triangelua; 3-simplexa, tetraedroa; eta 4-simplexa, pentakoroa.

3-simplexa edo tetraedroa

Simplex erregularra politopo erregularra ere baden simplexa da.

Adierazpen grafikoaAldatu

Grafoak erabiltzen dira n-simplexak grafikoki adierazteko bi dimentsiotan, oso modu errazean, haren n+1 puntuak (erpinak) bata besteari zuzenkiekin lotuz.

(n - 1)-simplex erregular batetik, erraz sor daiteke n-simplex erregular bat: beste erpin bat hartu, eta gainerako erpinei lotuz, betiere aldeen luzerak (lehengoak eta berriak) berdinak izanda.

Simplex baten grafotik abiatuta, zenbat dimentsiokoa den jakiteko, erpin bakoitzari zenbat zuzenki dauden lotuta zenbatu behar dugu.

Lehenengo simplexen grafoak
Simplexa Zuzenkia Triangelua Tetraedroa Pentakoroa 5-simplexa 6-simplexa 7-simplexa
Dimentsioa 1 2 3 4 5 6 7
Erpinak 2 3 4 5 6 7 8
Grafikoa              

Kanpo estekakAldatu