Silikoflagelatuak edo Dictyochales eskeleto silizeoa duten protofitoak dira. Guztiak ur gazi itsastarretan bizi dira eta planktonikoak dira. Diatomeoen antzekoak dira baina flageloak dituzte. Silikoflagelatuak Kretazeoan garatu ziren eta latitude altuetako sedimentuaten erabiltzen dira Paleontologian. Diatomeak baino gutxiago erabiltzen dira batez ere uriagoak direlako eta bariabilitate intraespezifiko altuagoa dutelako. Bere faktore mugatzailea eta diatomeoena antzekoa da. Balio paleoekologikoa eta paleogeografikoa antzekoa da.

Silikoflagelatu
Kretazeo-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
KlaseaDictyochophyceae
Ordena Dictyochales
Haeckel, 1894

Balio ekonomikoa dute diatomeoekin agertzen direlako diatomitatan, eta hauek filtroak egiteko erabiltzen dira.

Morfologia

aldatu

Beraien oinarria normalki zuzenki erlazionatzen diren silizeozko tutuak osatzen dute; era honetan oin eraztuna deitzen den egitura eratzen da. Egitura horiek 3tik 8ra tutu osa dezakete, hauetatik luzera ezberdineko oin eta arantza ezberdinak atera daitezke.

Silikoflagelatu gehienetan oin eraztunaren gainean egitura piramidala gainjartzen zaie, lateralki ikusita, piramide hau alboko tutuengatik osatuta dagoela ikus daiteke. Kasu gehienetan tutu lateral hauek oin tutuen erdialdetik atertzen dira. Albo tutu hauek alde apikalean (goiko aldean) elkartzen dira eta kasu bakoitzean tutu apikala sortaraziko dute eta bestetan eraztun apikala.

Batzuetan gune apikalean, arantza apikala deritzon egitura. Alboko tutuen artean sortarazten diren guneei atariak deitzen zaie.

Eboluzioa

aldatu

Lehenak Behe Kretazeoan sortu ziren. Ondo ezagutzen diren elkarteak egon ziren Goi Kretazeoan. Ondoren, K/T mugan, krisialdiaren ostean egitura sinpleko silikoflagelatuak agertu ziren.

Eozenotik aurrera lehen foma konplexuak agertu ziren. Garai honetan gune apikalak agertu ziren. Oligozenoan formarik konplexuenak garatu ziren.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Silikoflagelatu