Silicies Grizzlies
Silicies Grizzlies 2018. urtean bost kidek osaturiko funk eta rock taldea izan zen. Taldeko partaideak Donostia, Zumaia eta Gernikakoak dira. Bi gitarraz, baxu batez, saxoaz eta bateriaz osatuta zegoen.
Silicies Grizzlies | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Donostia, Zumaia eta Gernika |
Musika mota | funk-rock |
Urteak | 2018 - 2022 |
Taldekideak | |
Ibai Azurmendi Mikel Estomba Jon Gartzia Luken Prinse Andoni Sierra |
Estilo nahasketa handia dute, funk eta rock doinuetaz gain metal, stoner, psychedelic eta punka ere jorratzen dituzte.[1] 2020an haien aurreneko diskoa eta bakarra atera zuten, taldearen izena daramana.
Taldeak bere ibilbidea amaitutzat jo zuen 2022. urte hasieran, taldeko abeslari eta gitarjolea zenak haien abestiekiko eta proiektuarekiko fedea erabat galdu ostean. Ondoren, taldekideek zenbait desadostasun eta zailtasun izan zituzten, eta horren ondorioz, taldea desegin zuten. Ordutik, ez dira berriro elkartu eta bakoitzaren norabidea ezezaguna da.
Hala eta guztiz ere, zurrumurru batzuek diotenez haien itzulera 2024. urterako gerta daiteke. Kontzertu handi batekin.[erreferentzia behar]
Diskografia
aldatu- Silicies Grizzlies (2020, autoekoizpena)[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ gaztezulo. «Silicies Grizzlies - 'Orein'» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
- ↑ «Silicies Grizzlies» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |