Siegessäule Hakenberg
Siegessäule Hakenberg edo Hakenbergeko Garaipenaren Zutabea 36 metro garai den monumentu bat da, behatoki bat duena. Fehrbellin herritik gertu dago, Alemaniako Brandenburgo estatuan.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/03/Hakenberg_Denkmal.jpg/220px-Hakenberg_Denkmal.jpg)
Christian Daniel Rauchek diseinatu zuen, eta 1875 eta 1879 bitartean eraikia izan zen. Frederiko Gilen I.a Brandeburgokoak suediar tropen aurka 1675ean lortutako garaipena oroitarazten du.