Sibley-Ahlquist taxonomia

Sibley-Ahlquist taxonomia hegaztien taxonomia bat da, iritzi tradizionalekiko nahiko desberdina. Charles Sibley eta Jon Edward Ahlquistek proposatu zuten 1970 eta 1980ko hamarkadan ADN-ADN hibridazio ikerketan lortutako emaitzetan oinarritua.

ADN-ADN hibridazioa biologia molekularreko teknika konparatibo bat da. Ez ditu ematen karakterizatzen duten datuak, baizik eta organismo ezberdinen arteko distantzia. Datu hauek analizatuta filogenetika berreraiki daiteke zuhaitz fenetikoak eraikiz.

Berrordenatzeko erradikal honek ez zuen berehalako onarpena lortu. Hasiera batean Ipar Amerikako ornitologoek ikusten zuten ondo eta American Ornitologist Unionek bere proposamenak aintzat hartu zituen. Munduko beste leku batzuetan oraindik dudak daude honen inguruan eta gaur egun ez da oso erabilia, anilisi kladistikoek bestelako datuak ematen dituztelako.

Kanpo estekak aldatu