Sherman jenerala (zuhaitza)

Sherman jenerala (ingelesez General Sherman) Sekuoia Parke Nazionaleko Giant Forest basoan dagoen sekuoia erraldoi bat da, AEBtako Kalifornia estatuko Tulare konderrian. Bere bolumena kontutan hartuta, gaur egungo Lurreko biomasa handiena duen izaki bizidun nahiz zuhaitz handiena da. 2.200 urte inguru dituela uste da.

Sherman jenerala zuhaitza

EzaugarriakAldatu

83,9 metroko garaiera izan arren ez da munduko zuhaitzik handiena, ohore hori Kalifornian dagoen 115,55 metroko garaiera duen Hyperion sekuoia erraldoiak du, baina berezko bolumen handiena duen zuhaitza bada, 31 metroko enbor perimetroa eta oinarrian 11 metroko diametroa izanik, osotara 1486,6 metro kubikoko bolumena baitu. Bere azalak metro bateko lodiera du eta bere adarrek gutxienez 40 metroko luzera dute. Osotara 2000 tonatako pisua du.

HistoriaAldatu

1879an James Wolverton naturalistak William Tecumseh Sherman jeneralaren omenez izendatu zuen.


Kanpo estekakAldatu

Koordenatuak: 36° 34′ 55″ N, 118° 45′ 04″ W / 36.581944°N,118.751111°W / 36.581944; -118.751111