Sheffield Football Club

Sheffield Football Club Ingalaterrako Sheffield hiriko futbol talde bat da. Bere ezizenak The Club edo The Ancients dira ("Taldea" edo "Antzinakoak"), nonbait ospetsua baldin bada, gaur egun oraindik martxan jarraitzen duen munduko futbol talderik zaharrena izateagatik baita: 1857ko urriaren 24an sortu baitzen. Bestalde, munduko futbol derbyrik aintzinakoena ere jokatu ohi du, hain zuzen ere, munduko bigarren futbol talderik zaharrena den Hallam Football Club taldearen aurka.

Sheffield Football Club
Ezizena(k)The Club edo The Ancients
Sorrera1857ko urriaren 24a
Futbol zelaiaCoach and Horses Ground, Dronfield
edukiera: 2.000 lagun
PresidenteaIngalaterra Richard Tim
EntrenatzaileaIngalaterra Mark Hume
LigaNPL Division One South (7. maila)
2017-1815.a
Webguneawww.sheffieldfc.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Berez eta nahiz eta hiri berdinekoak izan, talde honek ez du askoz ere indartsuagoak diren Sheffield United F.C. eta Sheffield Wednesday F.C. taldeekin loturarik. Bere aintzinakotasuna alde batean utzirik, Sheffield hiriko jatorrizko talde honek bere kultur ondarea eta zaletu gutxi batzuen elkarlanari esker bizirautea lortu du.

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu