Sharenting
Sharenting hitza erabiltzen da sare-sozialetara eta Internetera beren haurren irudiak eta intimitatea igotzen dituzten familien ekintzak izendatzeko. Ekintza hauek denboran jarraipen bat izan dezakete eta esplizituak izan daitezke, hala nola «instamamis» eta «instapapis» deitzen diren pertsonenak. Haien seme-alaben irudiak igotzen dituzte sare sozialetara eta, jarraitzaile gehiago izateko eta, batzutan, dirua irabazteko, haurren intimitatea eta bizitza erakusten dute. Guraso askok uste dute beren haurrekin nahi dutena egin dezaketela, baina ez da egia: legeak haurren pribatutasuna eta intimitatea babesten ditu.[1]
Etimologia
aldatuShareting ingelesezko neologismoa da. Bi hitz dira elkartuak: share (partekatu) eta parenting (gurasotasuna).[2] Euskaraz Hazkuntza partekatua izango litzateke.
Arazoak
aldatuJendea ez da konturatzen sare sozialetan haurren irudiak jartzearen ondorioez; jabetuko balira, Interneten ez litzateke egongo haurren horrenbeste irudi eta bideo. Hauek dira batzuk:
- Haurren irudiak partekatzerakoan, guk uste baino informazio gehiago ematen dugu: non ibili ohi diren, zein parketara joaten diren, zein ikastetxetara doazen, non bizi diren, zaletasunak… [1]
- Adingabeei gustatzen ez zaizkien irudiak partekatzerakoan, haien autoestimua hausten ari gara. Nerabe asko ikusten ari dira, bestetik, familiek partekatutako txikitako irudiak orain beste pertsona batzuek baliatzen dituztela ziberjazarpena eragiteko.[1]
- Interneten gure argazki asko daudela eta jende askok ikusi dituela ohartzea oso sentsazio desatsegina izan daiteke; gure intimitatearen aurkako erasoa. Sare sozialetan haurren argazkiak jartzean, haien pribatutasunerako eskubidea urratzen ari gara.[1]
- Adimen artifizialari esker haur baten argazkia hartu eta web orrialde batean jar daiteke biluztuta. Ezaguna da pederasta haurren irudiak biltzen eta partekatzen dituztela morboaren bila. Watch Foundation elkarteak 2023ko abenduan atera zuen txostenean ohartarazi zuen pederastek inguruan dituzten haurren irudiak eta pertsona famatuenenak erabiltzen dituztela adimen artifiziala elikatu eta haur pornografia sortzeko.[1]
Aholkuak
aldatuHaurren irudiak sareetan zabaltzeko garaian Datuak Babesteko Kataluniako Agintaritzaren araberako aholkuak:[3]
- Geolokalizazioa desaktibatu, aplikazioen pribatutasun-aukerak konfiguratu eta zure kontaktuek ikus dezaketena mugatu.
- Haurrak erraz ezagutzeko moduko irudirik ez argitaratzea.
- Sare sozialetan seme-alaben profil espezifikorik ez sortzea.
Oversharenting
aldatuKontzeptu hurbila da eta gehiegizko shareting azaltzen du. Guraso batzuekin erlazionatzen da, bereziki adin goiztiarrean sare sozialak adoptatu zituztenekin, seme-alabei buruzko informazio gehiegi argitaratzeko tranpan erori zirenekin. Batez besteko haurrak aztarna digital bat du gaur egun, eta gurasoek ekografiaren argazki bat argitaratzen dutenean hasten da askotan.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Julen Linazasoro: "Shareting eta adin txikikoak sarean", Administrazioa Euskaraz, 124.zk., 19. or., 2024/04.
- ↑ https://www.bbc.com/mundo/noticias-44210074
- ↑ https://apdcat.gencat.cat/es/documentacio/dadesticsegures/crianca-compartida-sharenting/
- ↑ https://latam.kaspersky.com/resource-center/threats/children-photos-and-online-safety
Kanpo estekak
aldatu- [1] Julen Linazasoro: "Shareting eta adin txikikoak sarean", Administrazioa Euskaraz, 124.zk., 19. or.
- [2] Shareting inguruko espezialisten iritzien bilduma.
- (Frantsesez):[3] Frantziako lege-proposamena haurren irudirako eskubidea betetzen dela bermatzeko.
- (Gaztelaniaz):[4] Hamar arrazoi sharentig arduratsua egiteko, Pantallas Amigas webgunean.