Shaka Hawaiiko kultura eta surf kirolarekin loturiko keinu bat da. Hawaii uharteetan jatorria izan arren, XX. mendearen erdialdetik aurrera mundu osoko surflarien artean hedatu zen.

Surflarien artean oso hedatua dagoen shaka keinua.

Esku bateko behatz lodia eta txikia luzatuak eta gainontzekoak itxiak mantenduz egiten da. Maiz keinua egiten den bitartean eskua zeharka astinduz nabarmenagoa egiten da. Surflarien artean esanahi anitzeko keinua da: "Kaixo", "Eskerrik asko", "Dena ongi", "Gero arte", "Agur", "Zaindu" edo "Lasai".

Kanpo estekak aldatu