Shadowhunters
Shadowhunters (euskaraz: «itzal-ehiztariak») estatubatuar fantasiazko telesaila da, The Shadowhunter Chronicles frankiziakoa. Ed Decterrek Freeformerako sortu zuen.
Sinopsia aldatu
Bere urtebetetze egunean, Clary Frayk bere lagunik onenarekin, Simon Lewisekin, nightclub batera joatea erabakitzen du; bertan, gazte talde batek norbait nola hiltzen duen ikusten du. Bera ohartzen da itzal-ehiztariak direla, erdi aingeruak eta erdi gizakiak, deabruak ehizatuz mundua babesten dutenak, eta bera eta bere ama ere hala direla. Etxera itzultzean, ama bahitu eta Clary Jace Waylandera joango da, beste itzal-ehiztari bat, hura aurkitzera. Denboraren poderioz, Clary itzal-ehiztarien mundua ezagutzen hasten da, bere trebetasunak garatzeko entrenatzen du eta, aldi berean, bere ama likantropoz, banpiroz, maitagarriz, deabruz, sorginez eta beste izaki batzuez betetako mundu batean gordetzen aritu zaion sekretuak deskubritzen ditu. Aldi berean, bera eta bere lagunak tresna hilkorrez jabetuz mundua konkistatu nahi duen Valentine Morgenstern itzal-ehiztari usteldua geldiarazten saiatu beharko dira, erdi itzal-ehiztari eta erdi deabruen elite bat sortzeko asmoa duelarik.
Pertsonaiak aldatu
Aktorea | Pertsonaia | Denboraldia | ||
---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | ||
Katherine McNamara | Clary Fray | Nagusia | ||
Dominic Sherwood | Jace Wayland | Nagusia | ||
Alberto Rosende | Simon Lewis | Nagusia | ||
Matthew Daddario | Alec Lightwood | Nagusia | ||
Emeraude Toubia | Isabelle Lightwood | Principal | ||
Harry Shum, Jr. | Magnus Bane | Nagusia | ||
Isaiah Mustafa | Luke Garroway | Nagusia | ||
Alisha Wainwright | Maia Roberts | Bigarren mailakoa | Nagusia |
-
Katherine McNamara
-
Dominic Sherwood
-
Matthew Daddario
-
Harry Shum, Jr.
-
Isaiah Mustafa
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |