Sese hil eraikin megalitiko mota bat da, K.a. II. milurtekoan eraikia, Pantelleria uhartean, Seseko kulturan.

Sese (arkitektura)
Fitxategi:File:Pantelleria Sese grande o Sese del Re (1017196158).jpg
Pantelleriako Erregearen sesea
Datuak
EskualdeaTrapaniko probintzia
Historia
Garaia(k)K.a. II. milurtekoa
Indusketa
ZuzendariakFabrizio Nicolettiren eta Sebastiano Tusa
BisitagarriaBai

Historia

aldatu

Ezagunak diren sese guztiak Cimillia eta Mursia barrutietan eraiki ziren, gotorleku handi baten inguruan, Pantelleria uhartearen ipar-mendebaldean. Guido Dalla Rosaren (1870) eta Francesco Saverio Cavallariren (1874) lehen ikerketen ondoren, Paolo Orsi arkeologoak frogatu zuen 1894an eta hurrengo urteen espedizioetan, seseak hilobiak zirela, monumentu batzuetan inongo lurperatzerik ukitu gabe aurkitu ez bazuten ere. Azken urteotan (1997-2008), Fabrizio Nicolettiren eta Sebastiano Tusaren ikerketei esker, sese berriak identifikatu ondoren, horietako bietan, lehen aldiz, hileta-objektuak aurkitu ziren. Ehun sese inguru ezagutzen dira Pantelleriako lurraldean. Handiena Sese Grande edo Sese del Re izenekoa da, 5,58 metroko altuera duena.

Egitura

aldatu

Seseak eraikuntza megalitikoak dira, oinplano zirkular edo eliptikokoak, eta maila markatuak dituzte, gainazal lau edo zeru batean amaitzen direnak. Perimetro osoan daude sarbideak (bitik hamaikara), eta horietako bakoitzak, trikuharri-korridore baten bidez, oinplano zirkularreko gelaxka batera darama, kupula zorrotz nabarmenarekin, ha da, ehorzketen egoitza. Eraikuntza teknikak[oh 1] Frantzian, Erdi Neolitoan dauden muino batzuekin aldera daitezke, La Nògue, La Noguette, Calvadòs-en kasu.

Bibliografia

aldatu
  • NICOLETTI, Fabrizio eta TUSA, Sebastiano (2012): Pantelleria. Scavo di un sese in proprietà Di Fresco e materiali da altri sesi scomparsi in contrada Mursia, in Atti della XLI Riunione Scientifica dell'Istituto Italiano di Preistoria e Protostoria, Dai ciclopi agli ecisti. Società e territorio nella Sicilia preistorica e protostorica, San Cipirello (PA), 16-19 novembre 2006, Florentzia.

Oharrak

aldatu
  1. Teknika honek korridore egitura bat du hutsik dagoen espazio erabilgarriaren gainetik, harlangaitza espazio erabilgarri hutsaren gainetik argi eta garbi nabarmentzen dena.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu