Zerua edo errezela ohe, tronu, aulki baten,[1] aldare baten eta abarren gainean sabai txiki bat osatzeko jartzen den apaingarriari esaten zaio; bertatik, oihalak, gortinak, hari-litsak edo bestelako apaingarri zintzilikatzen ohi dira. Ohe gainean jartzen direnei, ohezeru[2] izena ematen zaie.

Zerudun tronua

Irudi, estatua eta abarren apaindurazko estalkia izan daiteke, bere duintasuna goraipatzeko eta bere apaindura osatzeko.[3] Arte gotikoan, errezel txiki bat, zeru bat jarri ohi da eskulturen gainetik. Tenplete edo osatu gabeko baldakin gangatuaren forma izaten du eta apaingarriz (pinakuluez, batez ere) oso betea egon ohi da.

Zeru motak

aldatu

Zerua erregeen, printzeen eta dukeen tronuetarako, XIV. mendetik erabiltzen da, eta zertxobait lehenagotik elizetan prelatuendako eta, agian, baita irudientzako ere. Azken hauentzako errezeltxoak, eskulturan, XII. mendetik agertzen dira, eta gotiko garai osoan arruntak dira, XVI. menderaino. Mende horretan eta hurrengoetan, benetako zeruaren gainaldea, lits edo zerrendaz apaindutako ehun mozketa batzuen bidez inguratzen da.

 
Karlos III.a erregearen eta Eleonor erreginaren ehorztokiko estatuek droseltxo, bana dute buru gainean.

Kultu-irudientzako zeruak, eskulturan, XII. mendetik aurrera erabiltzen hasi ziren, eta ohikoak izan ziren gotiko osoan, XVI. mendera arte.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Dosel (1)» tesauros.cultura.gob.es (kontsulta data: 2025-05-12).
  2. «Labayru Hiztegia :: Bilatu» Labayru Hiztegia (kontsulta data: 2025-05-12).
  3. Fatás eta Borrás (1993) 88 or.

Bibliografia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • (Gaztelaniaz)«Doselete. Sillares y mampuestos». Glosario ilustrado de arte arquitectónico.
  • (Gaztelaniaz) «La escultura gótica y el foco de Pamplona. Historia del Arte. Gótico (1984 version)». Auñamendi, Eusko Entziklopedia
  • (Gaztelaniaz) «Término: Doselete» Tesauros del patrimonio Cultural de España
  • (Gaztelaniaz) «doselete». Tesoro de los diccionarios históricos de la lengua española
  • (Frantsesez) «Dais». Imago Mundi. Encyclopedie gratuite en ligne
  • (Frantsesez) «Dais». Dictionnaire de l'Académie française | 9e édition