Elkartearen kapital

Kapital sozial (enpresa)» orritik birbideratua)

Merkataritza-zuzenbidean eta kontabilitatean, elkartearen kapitala[1] bazkideek merkataritza-baltzu edo beste elkarte-mota baterako egin dituzten diru eta ondasunen ekarpenen multzoa da. Elkartearen jarduera ekonomikoan kapitalari gehitutako mozkinek funts berekiak osatzen dute.

Elkartearen kapitalak bazkideen eskubideak baldintzatzen ditu kapitalean duten esku-hartzearen arabera, eta, aldi berean, hirugarrenen aurrean bermea ematen du, izan ere, erreferentzia gisa erabiltzen da baltzu edo enpresaren ondare-ekarpenak eskatzeko. Emaitza negatibo jarraituen izatekotan, honek eragina izango du kapitalean, porrot egoera aintzat hartuz, hau da, elkartearen kapitala negatiboa denean, ulertzen da enpresak ez duela nahiko baliabide hirugarrenen aurrean bere zorrak kitatu edo betebeharrei aurre egiteko.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Capital social. 2018-10-09 Noiz kontsultatua: 2018-12-03.

Kanpo-estekakAldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.