Sekhemkhet
Sekhemkhet-Dyeser Teti Egiptoko III. dinastiako hirugarren faraoia izan zen, K.a. 2645etik K.a. 2638 arte gobernatu zuena (von Beckerath).
Sekhemkhet | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
← Djoser
← Djoser - Sanakht →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | K.a. XXVIII. mendea | ||||||
Heriotza | K.a. XXVII. mendea ( urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Saqqara | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Djoser | ||||||
Ezkontidea(k) | Djeseretnebti (en) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Leinua | Egiptoko III. dinastia | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | estatu-politikaria | ||||||
Manetonek, Tyerisek, Sexto Julio Afrikanoren arabera, zazpi urteko erregealdia izan zuela dio.
Turineko Errege Kanonean, Dyeserty izenarekin eta sei urteko erregealdiarekin aipatzen da.
Abidoseko Errege Zerrendan, Teti bezala agertzen da, eta Saqqarakoan, Dyeser Teti bezala.
Bere garaiko testigutzak
aldatuEraikinak
aldatu- Bere aurreko faraoia izan zen Djoserrek bezala, Sekhemkhetek, Saqqaran, piramide mailakatu baten eraikuntza abiarazi zuen, baina behereneko harmailak bakarrik zeuden amaituta faraoia hil zenean. Egiptologo batzuek, Sekhemkheten piramidea, amaitua egon izan balitz, Djoserrena baino handiagoa izango zela uste dute. Piramideko lurrazpikoak, 132 biltegiz osatuak daude. Hil ganberan, hutsik zegoen harzurizko sarkofago monolitiko bat aurkitu zen. Gaur egun, tokia, neurri handi batean, basamortuko hareapean dago.
Erliebeak
aldatu- Uadi Magharan, Sekhemkheten erliebe bat dago, faraoia, etsai bat jotzen irudikatzen duena.
Petrie Muesoan dauden objektuak
aldatu- Dioritazko ontzia (UC15800)
- Zigilu inprimazioa (UC11755)
Aurrekoa Djoser |
Egiptoko faraoia Egiptoko III. dinastia |
Ondorengoa Jaba |