Segestria florentina, Europako segestriidae familiako armiarma handiena da. Emeak 14-22 mm neurtzera hel daitezke; arrak, ordea, beste hainbat armiarma bezalaxe txikiagoak dira eta 10-15 mm bitartean neurtzen dute. Espezie hau bere generoko beste espezie batzuk baino ilunagoa da.

Izaera

aldatu

Bere ehiza egiteko teknika horma edo harria arrakaletan zetazko hodiak egitea eta bertatik ustekabean irtetean datza, bere harrapakina ezustez harrapatzeko.

Hedadura

aldatu

Jatorriz Europako mediterranear klimako lurretakoa da, baina nahi gabe Atlantikoko uharte batzuetara, Argentinara eta Australiara eraman du gizakiak.

Ziztada

aldatu

Bere ziztada nahiko mingarria da, eta hainbat orduko iraupena du. Haren pozoian bi neurotoxina eta intsektizida bat aurkitu dira.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu