Seaska-abestia (antzezlana)

Seaska-abestia (gaztelaniaz: 'Canción de cuna') Gregorio Martínez Sierraren sinadurarekin 1911an taularatu zen. Geroago egilea zalantzan jarri izan da, María Lejarraga emaztearen lana zela onartuz. Antzezlana arrakasta izan zuen eta zinemara eramana izan da behin baino gehiagotan. Euskarazko bertsioa Ixaka Lopez Mendizabalek Antzerti aldizkarian 1932an plazaratu zuen.

Seaska-abestia (antzezlana)
Jatorria
Egilea(k)María Martínez Sierra
Estreinaldi-data1911
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Espainiako komentu baten atarian, XIX. mendeko hondarrean, neska haur bat utzita agertu zen. Domingotar mojek jaso zuten eta Teresa izena eman zioten. Komentuko mojek haren heziketaren ardura hartu nahi dute. Horretarako herriko medikuari konbentzitu zuten adopzioan hartzeko. Teresa komentuaren hormen artean handituko da. Gaztea denean Pablo gaztea ezagutu zuen eta maitemindu ziren. Azkenik, ezkondu eta biak Ameriketara joan ziren, bizimodu berri baten bila.

Pertsonaiak aldatu

  • Sor Ione (gaztelaniaz Sor Juana) (18 urte)
  • Terese (Teresa) (18 urte).
  • Lekaimeburua (La Priora) (40 urte).
  • Buruordekoa (La Vicaria) (40 urte).
  • Irakaslea (Maestra de Novicias) (36 urte).
  • Sor Markele (Sor Marcela) (19 urte).
  • Sor Iosuren Miren (Sor María de Jesús) (19 urte).
  • Sor Iosune (Sor Sagrario) (18 urte).
  • Sor Inese (Hermana Inés) (50 urte).
  • Atezaia (Hermana Tornera) (30 urte).
  • Sendagilea (El Médico) (60 urte).
  • Andoni (Antonio) (25 urte).
  • Olerkaria (El Poeta).
  • Neskamea, herriko gizon bat eta lekaime batzuek.

Euskarazko bertsioa aldatu

Euskaraz lenengo aldiz Tolosako Ureta Antzokian anteztu zen, 1932ko azaroaren 20an. Bertsioaren egilea Ixaka Lopez Mendizabal izan zen eta Antzerti aldizkarian 1932ko azaroa-abenduan, 11-12. zenbakian plazaratu zuen. Lehenengo antzezpenaren euskal aktoreak hauek izan ziren: Iñake Munita, Miren Brau, Godalupe Urkiola, Margarite Urkiola, Juste Artolazabal, Pillare Sansienea, Pantzezke Aiertza, Miren Terese Muñoa, Ione, Goikoetxea, Miren Nekane Agirre, Pantzezka Esnaola, Iosu Intxausti eta Pausta Leunda.

Zineman egindako bertsioak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu