Sarah Turtle
Sarah Jane Turtle (Croydon, Londres, 1952) ingeles irakasle eta itzultzailea da.
Sarah Turtle | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza |
Croydon ![]() |
Herrialdea |
![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Iñaki Mendiguren |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea |
BiografiaAldatu
Hizkuntza Modernoetan (alemana eta espainiera) lizentziatua da Bradford-eko Unibertsitatean. Laudiora joan zen gaztelania ikastera eta Iñaki Mendiguren idazle eta itzultzailea, ezagutu ondoren, ezkondu eta 1975. urtetik Euskal Herrian bizi da.[1] [2] Itzulpengintzan dihardu gaur egun. 2012an Tom Sawyer-en abenturak liburua itzultzeagatik Euskadi Literatura Saria irabazi zuen senarrarekin.[3] J. K. Rowling (Harry Potter saila, 2000-2007) bezalako egileak itzuli ditu euskarara, beste askoren artean.
ErreferentziakAldatu
- ↑ , . Noiz kontsultatua: 2013.
- ↑ «Epelegi ari dira batzuk euskara eta euskal kultura sustatzeko orduan» Berria 2015-01-11.
- ↑ «'Tom Sawyerren abenturak' liburua, IBBYren Ohorezko Zerrendan» Berria 2014-02-07.
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |