Sanja Matsuri (japonieraz: 三社祭?, euskaraz: «Hiru santutegien jaialdia») Tokioko jaialdi xintoistarik jendetsuenetakoa da, Sensō-ji tenpluan egiten dena. Kanda Matsuri eta Sannō Matsurirekin batera Tokioko hiru jaialdi xintoista handia da. Maiatzaren hirugarren asteburuan izaten da eta 1'5 eta 2 milioi persona erakartzen ditu urtero. VII. mendean Sensō-ji sortu zuten Hinokuma Hamanari, Hinokuma Takenari eta Hajino Nakatomo-ren omenez egiten da.

Sanja Matsuri
Datuak
Motamatsuri (en) Itzuli
HerrialdeaJaponia
webgune ofiziala
2013

Historia

aldatu

Kondairak dioenez Sumida ibaiaren ertzean Kannon bodhisattvaren irudia aurkitu zuten bi arrantzalek (Hinokuma Hamanari eta Hinokuma Takenari) eta lurren jabea zen Hajino Nakatomo-k tenplua eraikitzea erabaki zuten 628 urtean. Jaialdia ordutik ospatzen dela esaten bada ere, gaur egungo formatua Edo Aroan hartu zuen, 1649an Asakusa santutegia Senso-jiren ondoan eraikitzean.

Jaialdia

aldatu

Hasiera batean zentzu erlijiosoa bazuen ere gaur egun jai giroan ospatzen da. Unerik gorena erromesek sorbalda gainean mikoshi kapera ateratzen dutenean izaten da, jaialdiko hirugarren egunean. Berniz beltzezko kutxak urrezko irudiak ditu, tona bat pisatzen du eta 40 milioi yen (300.000 euro inguru) kostatu zen 2008koa egiteak. 40 pertsonak eramaten dute, egunaren bukaeran 500 ere badira parte hartzen dutenak.

Kanpo estekak

aldatu