Sandra Alonso Villar

Irakaslea, idazkela eta liburu-saltzailea

 

Sandra Alonso Villar

Bizitza
JaiotzaZamora, 1993 (30/31 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, irakaslea eta liburu-saltzailea

Sandra Alonso Villar (Zamora 1993) Haur Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasketak ditu, idazlea eta liburu-saltzailea ere bada.[1]

Ibilbidea

aldatu

Sandra Alonso Villar Haur Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakaslea da, idazlea eta liburu-saltzailea. Hezkuntza-ikasketak hasi zituenetik (Salamancako Unibertsitatea), haur-literaturaren garapena eta ipuinek balioak transmititzeko, aniztasuna, arazoak edo gatazkak lantzeko eta irudimena erabiliz gozatzeko eta amets egiteko ematen dituzten hezkuntza-baliabideak ikertzen eta aztertzen aritu da. Bere ustez, ipuinek mezu sakona izan behar dute, pentsatzera eta gozatzera eramango duena, eta aldi berean ikasteko balio duena.

2015etik aurrera, haur-literaturari buruz hitz egiten du Mis cuentos infantiles saioan, eta liburuak erakusten dizkie irakasleei, familiei eta haur-literaturarekiko interesa erakusten duen edonori; azken batean, haurren irakurketaren berri ematea eta hura sustatzea da helburua. Irakurketari buruzko biltzar, elkarrizketa eta hitzaldietan parte hartu du.[2]

Sandra Alonso iruzkingilea da eta argitaratzen diren haur literaturako titulu berrien aipamenak egiten ditu.[3]

Maestra Infantil [4] y Bebé y Mujer aldizkarietan kolaboratzen du.[5]

Proiektu solidarioetan parte hartu du, hala nola Miradas con alas liburuan, non El ladrón del aire ipuina eman zuen. Liburu solidario hori beste idazle eta ilustratzaile batzuekin egindako lanaren emaitza izan zen, Gaixotasun Arraroen Espainiako Federazioaren aldeko dirua biltzeko.[6] Mikromezenasgo proiektuetan ere parte hartu du, haur literaturako beste autore batzuen lanak argitaratzeko, eta bere liburu-dendan auto-argitaratzea erabaki duten ipuin-idazleak sartzen ditu, "argitaletxe baten babesik ez duten benetako bitxiak daudelako".[1]

Irakurketa eta kritika literario askoren ondoren, Sandra Alonsok idazketarako urratsa eman zuen eta haurrentzako bere liburuak argitaratzen hasi zen.

Liburu-denda

aldatu

2020ko uztailean, Sandra Alonso Villar-ek, urte zail batean, Covid-19ren pandemiak eragindako krisian, bere ametsa betetzea lortu zuen, eta haurrentzako literaturan espezializatutako liburu-denda bat ireki zuen Zamoran, azken hamarkadan jaiotza-tasarik txikiena duen Espainiako hirian.[7][1]

  • ¿Ha sido un pedo? (2022ko iraila).Cristina Losantosek ilustratua eta El Pirata argitaletxeak argitaratua, umorea erabiltzen du egoera normal baina deserosoetan nola jokatu adierazteko.
  • Serás lo que quieras ser (2021eko martxoa).Robert Garcíak ilustratua eta Carambucok argitaratua. Autoestimua, baldintzarik eza eta iraunkortasuna lantzen ditu.[8]
  • El increíble secreto de la pintura blanca (2021eko martxoa). Koloreari buruzko abentura. Fun Readers-ek argitaratua.
  • La bibliotecaria (2021eko otsaila). Blanca Millánek irudiztatua. Irudimenaren botereaz eta liburuen magiaz hitz egiten du. Alaestrellak argitaratua.[9]
  • Vuela (2020). Valeria Shapovalovak ilustratua. Loiolako Komunikazio Taldeak argitaratua.
  • Pepito Cebolla (2020). Alex Meléndezek eta Beatriz Dapenak ilustratua. Haurren gehiegizko babesa lantzen du.[10]
  • Nunca dejes de brillar (2020). Pilar Muñoz Juezek ilustratua. Adiskidetasuna, errespetua eta autoestimua lantzen ditu.
  • ¿Pinzas de tender la ropa?.Elmira Eskandarien irudiekin.
  • .Los pendientes que perdí. Cristina García Cintadok ilustratua. Ipuin honek "estereotipoak eta genero-rolak hausten ditu"[11]
  • Abrazos de chocolate. Verónica Vázquezen irudiekin. Istorio honetan aitona-amonen eta biloben arteko lotura lantzen da, bai eta maite dugun norbait galtzeko aukera ere.
  • Números y emociones. Alicia Tebaren irudiekin. Irakurleek zenbakiak emozio eta testura desberdinekin lotu ahal izatea nahi da.

Sariak

aldatu

2019an ¿Qué te apetece leer?,[12] saria jaso zuen, Idazle Belaunaldi Berrien kategorian.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu