Sanbodromo

Wikimediako argipen orri

Sanbodromoa (portugesez: Sambódromo) Brasilgo inauterietan sanba eskolek desfilea egiteko prestatua dagoen eremu handia da. Ikusleentzako harmailez inguratutako hiribide bat izan ohi da.

Etimologia aldatu

Sanbodromo (portugesez: Sambódromo) hitza Darcy Ribeiro brasildar antropologoak sortu zuen neologismoa da. Sanba eta grezierazko dromos (grezieraz: δρόμος, euskaraz: bidea) hitzak elkartzetik sortua da, hau da, sanbaren bidea.

Brasilgo sanbodromoak aldatu

Brasilgo sanbodromorik ezagunenak:

Hiria Sanbodromoa
Macapá Herri Arteen Sanbodromoaren Eskola
Manaus Manausko Sanbodromoa
Ceilândia Ceilanbodromoa
Monte Santo de Minas Sebastião Antônio da Silva Sanbodromoa - Terreirão do Samba
Belém Amazônica Davi Miguel Amazoniar Kultura Herrixka
Cabo Frio Sanbaren Etxea
Campos dos Goytacazes Osório Peixoto Herri Ekitaldi Zentroa
Rio de Janeiro Sapucaíko Markesaren Sanbodromoa
Cruz Alta Mestre Vidal Sanbodromoa
Porto Alegre Porto Secoko Kulturgunea
São Paulo Anhembiko Sanbodromoa
Santos Dráusio da Cruz Sanbaren Pasarela Sanbodromoa
Bauru Bauruko Udal Sanbodromoa
Paulínia Paulíniako Sanbodromoa
Florianópolis Nego Querido Pasarela
Laguna Hildenburgo Moreira Erabilera Anitzeko Eskola

Brasildik kanpoko sanbodromoak aldatu

Brasildik kanpo ere badira sanbodromo batzuk inguruko herrialdeetan:

Herrialdea Hiria Sanbodromoa
  Argentina Gualeguaychú Gualeguaychúko Sanbodromoa
  Argentina Mercedes Estazioko Parkearen Sanbodromoa
  Paraguai Encarnación Sanbodromo Gizarte Zentroa

Kanpo estekak aldatu