San Vincenzo herrixka

San Vincenzo herrixka Siziliako Stromboliaren ipar-ekialdean dagoen historiaurreko kokaleku bat da. Herria, 1980an aurkitu zen, eta, ondoren, 2009tik aurrera idusketak hasi ziren, Neolitiko eta Brontze Aroko (Capo Grazianoko I. eta II.aren kultura) materialak aurkitu dira, baita erromatar garaikoak eta Erdi Arokoak ere. Herrixkak harriekin egindako terraza batzuk zituen. Zenbait terrazatan, etxe obalatu edo biribilak altxatzen ziren, horietako handienek, 10 metro baino gehiagoko diametroa zuten. Harri lehorrezko hormak tokiko labaz eginak zeuden. Indusketak egin ahala, zeramika, nagusiki, beste uharteetatik zetorrela nabaritu zen, baita merkataritza trinko baten bidez inportatua zela ere: Calabria, Sizilia, baina baita Egeoko zeramika eta beirazko aleak ere, Heladiko Berantiarra I.-II.etik (K.a. 1650-1400). Agian, merkataritza loratu horren ondorioz, arpilatu egin zuten, eta, bigarren milurtekoaren erdian, herria abandonatu zen, biztanleak iritsiezinagoak ziren garaieretara lekualdatu zirelako.

San Vincenzo herrixka
Fitxategi:File:Scavi del villaggio di San Vincenzo.jpg
San Vincenzo herrixkaren indusketak
Datuak
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Messina
Italiako udalerriLipari
EskualdeaMessinako probintzia
Koordenatuak38°48′06″N 15°14′10″E / 38.801629°N 15.23603°E / 38.801629; 15.23603
Map
Historia
Eraikitzailea(k)Capo Grazianoko kultura
GaraiaK.a. 2300-1500
Garaia(k)40-100 m.
KulturaCapo Grazianoko kultura
Indusketa
Indusketa datak2009
JabetzaRegione Sicilia
www.regione.sicilia.it

Bibliografia aldatu

FLORENZANO, Assunta: Palinologia applicata al sito di San Vincenzo - Stromboli (Bronzo Medio) per uno studio di ricostruzione archeoambientale, in Atti del VII Convegno Nazionale di Archeometria (AIAr).

Kanpo estekak aldatu