San Valentin eguneko sarraskia
San Valentin egunerko sarraskia (ingelesez: Saint Valentine's Day Massacre) Ameriketako Estatu Batuetako Chicago hirian 1929ko otsailaren 14an, San Valentin egunez, Al Capone italiar jatorrizko gangsterrak bere aurkariak ziren Moran izeneko irlandar jatorriko gangster taldeko zazpi kideen aurka burututako soldatapeko sarraski edo ekintza armatu bat izan zen.
San Valentin eguneko sarraskia | |
---|---|
Mota | sarraski |
Honen izena darama | San Valentin eguna |
Data | 1929ko otsailaren 14a |
Kokaleku | Lincoln Park |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Pertsona hilak | 7 |
Aurrekariak
aldatuNahiz eta oraindik gaur egun sarraskiaren nondik norakoak nola izan ziren eztabaidatu izan, eta krimen horren ardurarengatik inor prozesatua eta epaitua ez izan, hilketak Al Capone eta bere taldeko kideei egotzi ohi zaizkie, bereziki Al Caponeren agindupean zegoen Jack 'Machine Gun' McGurn hiltzaile profesional ospetsua arduradun nagusitzat jo ohi da, uste denez bera izan baitzen tiroketa hartan parte hartu zuenetako bat. Sarraski hura prestatzerako garaian, Caponek bere etsai nagusia zen Bugs Moran irlandar jatorrizko gangster buruzagia erditik kentzeko ideiaz burutu zuen, halere aurretik ilea mozten egon zenez arratsalde hartako hitzordura berandu ailegatu eta bere burua salbatzea lortu zuen.
Amarrua
aldatuKrimen hura gauzatu behar zuten gangsterrak poliziaz mozorroturik zihoazen, honela euren etsaien taldea atxilotzeko itxura eginez inongo erresistentziarik ez zuten topatu. Behin aurkariak hormaren aurka jarri, armak kendu eta bilurrak jartzeko bizkarra emanda zain zeudela, bat-batean atzetik tirokatuak eta erailak izan ziren. Lehenbiziko tiroketari bizirautea lortu zutenak, lurrean zeudela eta odol hotzean erailak izan ziren.
Erailak
aldatu- Peter Gusenberg: Moranen erakundeko buruzagietako bat.
- Frank Gusenberg: Peterren anaia eta buruzagietako bat ere. Polizia krimenaren eszenatokira iritsi zenean oraindik bizirik zegoen, gorputzean hamalau bala zituela berri eman zen. Poliziak nork tirokatu zuen galdekatu zuenean, berak "inork ez nau tirokatu" erantzun zuen. Handik hiru egunetara zendu zen.
- Albert Kachellek (ezizenez "James Clark"): Moranen erakundek buruzagiorde nagusia, garai hartan jada lanbide hartatik erretiratua zegoen, jada hil zuten unean ez zen gangsterra.
- Adam Heyer: Moranen erakundeko diruzain eta kontalaria.
- Reinhardt Schwimmer: zaldi lasterketa apustuak laga (irabazi eskasak lortzeagatik) eta Moranen erakundera iragan zen optikaria.
- Albert Weinshank: Moranentzako garbiketa eta hainbat betebehar arrunt burutu ohi zituen. Leku hartan Moranen etorreraren zaion zegoen.
- John May: noizbehinka Moranen erakundeko autoen mekanikoa, bere ere erakundeko kidea zen. Aurretik lan ilegalak burutzeagatik birritan atxilotua egon zen. Halere, ezkondua, zazpi seme-alaben aita zenez eta diru beharrean zegoenez, Moranen erakunderako mekanikoa izatea onartu zuen.