San Saturio baseliza

San Saturio baseliza (gaztelaniaz: Ermita de San Saturio) Soria hiritik gertu dago, izen bereko probintzian, Espainiako Gaztela eta Leon autonomia erkidegoan. Duero ondoko harkaitzetan eraikita, oso inguru ederra eta misteriotsua da tenpluko ordenaren tradizioarekin lotuta. Baseliza horretan Saturio izeneko Erdi Aroa bizi izan zen santuaren gorputza gordetzen da.

San Saturio baseliza
Ermita de San Saturio, Soria, España, 2017-05-26, DD 30.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaSoriako probintzia
UdalerriaSoria
Koordenatuak 41° 45′ 13″ N, 2° 27′ 26″ W / 41.753497°N,2.457097°W / 41.753497; -2.457097Koordenatuak: 41° 45′ 13″ N, 2° 27′ 26″ W / 41.753497°N,2.457097°W / 41.753497; -2.457097
Historia eta erabilera
Elizbarrutia Roman Catholic Diocese of Osma-Soria (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloa Barrokoa

HistoriaAldatu

Uste guztien arabera Tenpluko Ordenak inguru hori guztia kontrolatzen zuen, Peñalba kobazuloaren sarbidea barne. Horren gainean San Miguel de la Peña izeneko baseliza eraiki zen. Gaur egungo elizak oktogono itxura du, Tenpleko eraikinetan ohikoa zena, alegia. Antza, kobazulo horretan anakoretak bizi ziren, tartean Saturio zeina gaur egun Soria hiriaren patroia den. Santu horren gorpuzkinak hasiera batean kobazuloan gordetzen ziren baina eliza berria egin zenean, XVI. mendean, bertara eraman zituzten.

XVI. mendeko eraikina Pedro Ajín arkitektoak egin zuen, barroko estilo barruan. Elizarekin batera kobazuloa ere kontserbatzen da.

Kanpo estekakAldatu