Done Petri eliza (Burgi)

XVI. mendean eraikitako eliza, Burgin kokatuta
San Pedro eliza (Burgi)» orritik birbideratua)

Done Petri eliza Erronkariko ibaxako Burgi udalerrian XVI. mendeko kristiau eliza bat da.

Done Petri eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaBurgi
Koordenatuak42°43′N 1°00′W / 42.72°N 1°W / 42.72; -1
Map

Eraikina aldatu

XVI. mendearen lehen erdialdean eraikitako eraikuntza da. Oinplanoan gurutze latindarra du, hiru ataleko habeartea eta burualde trapezoidala. Antzinako estalki izartsuak birmoldatu egin ziren XIX. mendeko azken hamarkadetan, eta harrizko nerbioak kendu egin ziren. Kanpoaldean, horma-bularrak ditu atalak markatzen, dorre handia oinaldean eta portada Epistolaren aldean. Barrualdean, XVII. mendearen erdialdeko erretaula barrokoa baino ez dago, garai neoklasikoan zaharberritua, Kalbarioko Gurutziltzatuaren irudiarekin. Egungo organoa Leireko monasteriotik dator eta kaxa neoklasikoa du. Sakristian, XVII. mendeko San Sebastianen eskultura barroko bat eta zenbait kaliza daude. Horien artean, eskema gotizista duten XVI. mendeko bi nabarmentzen dira, XVIII. mende amaierako ekontsorio neoklasiko bat eta Gazteluko Ama Birjinaren irudia, XIV. mendeko gotikoa eta bere izeneko baselizatik datorrena, hirigunearen goiko aldean dagoena.

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu