San Juan de Berbío eliza
San Juan de Berbío eliza Santianes herrian, Infieston dago, Piloña udalerrian, Espainiako Asturiasen. Sortu zen urtea ez da ezagutzen baina 1005 inguruan izan zitekeen. Elementu erromanikoak erakusten ditu. 1936ko gerran ia suntsituta gelditu zen.[1]
San Juan de Berbío eliza | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Asturiasko Printzerria |
Probintzia | Asturiasko probintzia |
Asturiasko kontzeju | Piloña |
Koordenatuak | 43°20′26″N 5°22′15″W / 43.3405°N 5.3709°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XI. mendea |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0008661 |
Historia aldatu
Ziurrenik, abside karratu zuen erromaniko aurreko eraikin baten gainean eraiki zen; azken zaharberritzean egindako indusketa arkeologikoan ikusi zen hau. XI. mendean, Alfontso V.a Leongoaren arreba Urraca infantak Leongo San Pedro de Eslonza monasterioari dohaintzan eman zion, 1099. urtean. Patronatu horrek XIX. mendera arte iraun zuen.[2]
Antzinako eliza erromanikotik aztarna batzuk baino ez dira geratzen, XVIII. mendean erreforma handia jasan zuelako eta 1936an Gerra Zibilean ia erabat suntsitu zelako. Azken urte horretan, zituen XVIII. mendeko erretaulak ere desagertu ziren. Utzita egon zen 1993. urtera arte, eta une horretan egin zen berreraikuntza, gaur egungo itxura eman diona. Jatorrizko elizatik harrizko erlikien arasa, oinplanoaren konfigurazioa, arkibolta bikoitzeko mendebaldeko portada eta ezer gutxi gehiago kontserbatzen dira.[3]
Infiestoko parrokia-eliza izan zen XX. mendearen hasiera arte, non hiribildua parrokia independente gisa eratu zen. 1993an, monumentu kategoriako kultura-intereseko ondasun deklaratu zen.