San Joan eta San Pauloren basilika (Erroma)

San Joan eta San Pauloren basilika (italieraz: Basilica dei Santi Giovanni e Paolo al Celio) Erroman kokaturiko basilika bat da. Zelio muinoan kokaturik dago, izen bereko rionean.

San Joan eta San Pauloren basilika (Erroma)
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
HiriaErroma
Kokapen fisikoaZelio
Koordenatuak41°53′11″N 12°29′32″E / 41.8864°N 12.4922°E / 41.8864; 12.4922
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1951
Izenaren jatorriaJohn and Paul (en) Itzuli
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaErromako elizbarrutia
IzenaJohn and Paul (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaArkitektura paleokristaua
arkitektura erromanikoa
arkitektura barrokoa
Ondarea
Webgune ofiziala

Historia aldatu

362 urtean Juliano Apostata enperadorearen garaian Joan eta Paulo martiriak hil zituzten. Honen aurrean Pamakio senatoreak hauen omenezko eliza altxatzea erabaki eta 398 urtean hasi zen eraikitzen. Hurrengo urteetan hainbat aldiz kaltetua izan zen, hala nola Alariko I.a bisigodoak 410 urtean Erroma harpilatu zuenean, 442ko lurrikaran eta beranduago normandiarrek 1084an harpilatu zutenean.

XII. mendean Paskoal II.ak berreraikunta lanak abiatu zituen eta kanpandorrea eta portxea gehitu zitzaizkion. Hurrengo mendeetan konponketa lanetan egon izan zen eta 1951ean hartu zuen behin betiko itxura, Francis Joseph Spellman kardinalak aurrealdea berriztu zuenean.

Deskribapena aldatu

Hiru habearte ditu, jatorrizko zutabeek banatzen dituztenak. Hala ere inguruan zituen eraikinak barneratu zituen hainbat etabatan. Habearte nagusiak 44'30 metrotako luzera eta 14'68 metrotako zabalera ditu. Absideak lau leiho handi ditu.

Kanpo estekak aldatu