San Joan Basamortuan monasterioa

San Joan Basamortuan monasterioa (hebreeraz: מנזר יוחנן במדבר‎) XIII. mendeko eraikin frantziskotarra da. Izenaren "basamortua"k hebreeraz abereentzako larreak adierazi nahi ditu, ez guk ezagutzen dugun basamortu kontzeptoa.

San Joan Basamortuan monasterioa
Kokapena
Estatu burujabe Israel
Israelen banaketa administratiboaJerusalem barrutia
HiriaJerusalem
Koordenatuak31°46′04″N 35°07′55″E / 31.767819°N 35.131942°E / 31.767819; 35.131942
Map
IzenaJoanes Bataiatzailea
Webgune ofiziala

Eskaintza aldatu

Joan Bataiatzailea lurralde honetan bizi izan zen. Ein Karemetik gertu jaioa, tradizioaren eta Lukas ebanjelariaren arabera Joan "handitu eta indartu zen espirituan; eta basamortuan bizi izan zen Israel aurrean aurkeztu arte".[1]

Ezaugarriak aldatu

Ain el-Habis izeneko iturburu baten ondoan eraikia, basoz estalia dagoen malda batean, Even Sapirren iparraldean, Jerusalemgo hegoaldean dago. Monasterioak eliza du eta leize bat non esaten den San Joan bizi izan zen; bertan kapera bat dago. Hilobi bat dago, bestetik; esaten da bertan San Joanen ama, Elisabet, lurperatuta dagoela.[1]

Historia aldatu

Mamelukoen Sultanerriaren garaian eliza georgiarren eskuetan zegoen. Frantziskotarrek georgiarrei eraikinaren eta ondoko lorategiaren alokairua ordaindu zieten bertan egokitzeko. 1596an georgiarrek bide legaletik monasterioa berreskuratzen saiatu ziren azken aldiz, lortu gabe.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu