San Bizenteko iturria

43°19′28,5″N 1°59′04.0″W / 43.31667°N 1.984444°W / 43.31667; -1.984444

San Bizenteko iturria Donostiako Parte Zaharreko iturri historikoa da. Kondairaren arabera, Danborradaren sorrerarekin zerikusia izan omen zuen, Kañoietako iturriarekin batera.[1]

Egungo iturria ez da jatorrizkoa.

Abuztuaren 31 kalearen hasieran dago kokatuta, San Bizente elizaren albo batean. Donostia hiri harresitua zenean, iturri hau eta Kañoietakoa ziren herritarrentzat ura lortzeko egokienak.[2] Gaur egun ikus daitekeen iturriak ez du ura ematen, eta ez da garai batekoa: XX. mendeko laurogeigarren hamarkadan, jatorrizkoa oso gaizki zegoela eta, udalak hura kendu, eta gaur egungo gezurrezkoarekin ordeztu zuen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • (Gaztelaniaz):Javier Sadaren artikulua Danborradaren hastapenei buruzkoa.


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.