San Antonio Abad Ospitale Zibila
Donostiako behinolako ospitalea
San Antonio Abad Ospitale Zibila (jendartean Manteo Ospitalea bezala ezagutu ohi zena) Gipuzkoako ospitale nagusia izan zen. Ulia mendiaren magalean inauguratu zuten 1888an, eta 1960. urtera arte egon zen irekita. Gaixo infekziosoak hartzea zuen helburu.[1] Donostia Ospitaleak ordezkatu zuen. Jose Goikoa udal arkitektoak eraiki zuen eta Donostiako Udalak eta Benefizentzia Batzarrak ordaindu zuten. Mantentzeko 25 karitate-ahizpa, 3 erizain, 3 erizain laiko eta kapilau bat izan zituzten.
San Antonio Abad Ospitale Zibila | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Miramon-Zorroaga |
Koordenatuak | 43°17′33″N 1°58′06″W / 43.29255561°N 1.96841669°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1888 |
Jabea | Donostiako Udala |
Suntsipena | 1960 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Jose Goikoa |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofiziala. San Antonio Abad Ospitale Zibila edo Manteo Ospitalea. .