San Andrés (Ribera)
San Andrés Jusepe de Ribera margolari espainiarraren lan ospetsua da. Mihise gaineko olioz egina dago eta 123 zm-ko altuera eta 95 zm-ko zabalera du. 1631 inguruan margotu zuen eta, gaur egun, Pradoko museoan dago jasota, Madrilen (Espainian). Barrokoko tenebrismo joeran sailkatzen da.[1]
San Andrés (Ribera) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | José de Ribera |
Sorrera-urtea | 1631 |
Izenburua | San Andrés |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 123 () × 95 () cm |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 11H(ANDREW)9 |
Kokapena | |
Lekua | Pradoko Museoa |
Bilduma | Pradoko Museoa |
Inbentarioa | P001078 |
Argumentu nagusia | Andresa |
Historia aldatu
Lan hau Riberaren lehen garaian kokatzen da, tenebrismoan alegia, eremu argiztatuen eta goibelen arteko kontraste nabarmenekin margotuta baitago. Hasiera batean El Escorial monasterioan egon zen, Pradoko museora eramana arte. Lan horren kopia partzial bat egin zuen Mariano Fortunyk; Pradoko museoak 2014an erosi zuen ere bai.[2]
Deskribapena aldatu
Margolan honek irudi isolatu bat erakusten du, Andres apostolua. Argia ezkerretik erortzen zaio, bortizki. Santuaren aurpegia eta gorputz biluzia biziki argituta daude. Irudia errealismo handiz irudikatuta dago. Mota honetako koadroetarako, Riberak naturaleko modeloak kopiatzen zituen, Napoliko arrantzaleak adibidez. Bere martirioaren gurutzeari besarkatuta dago apostolua. Eskuan, amu bat darama arrain batekin, bere arrantzale-lanbidea gogoratuz.
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Gaztelaniaz):Margolanaren fitxa Pradoko museoaren webgunean.