Salutadore izena familia bateko zazpigarren semeari esaten zitzaion. Orain gutxi arte mutil horrek dohain bereziak zituen, batez ere gaitzak sendatzeko.[1] Aurreko senide guztiak mutilak izanez gero, dohain hori handiagoa bihurtzen zen. Herriaren ustez, salutadore horiek mingainaren erdian markaturik gurutzetxo bat zeramaten. Salutadore onena Gabon-gaueko hamabietan jaiotakoa izaten zen.[2]

Lanbide

aldatu

Zenbait herritan, herri-medikuntzan, profesionaltasuna aitortzen zitzaien eta diruz ordaintzen zitzaien. Juan Garmendia Larrañagak Elduain (Gipuzkoa) herria, XVIII. mendean, aipatzen du adibide gisa. Bere beharren artean zakur amorratuak edo beste ganadu batek sorturiko gaitz osatzea zen.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. .
  2. Garmendia Larrañaga, Juan. (2003). Juan Garmendia Larrañagaren hiztegi etnografikoa. , 161 or. ISBN 84-7703-466-4..
  3. .

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu