Salisbury (Brunswick Berria)

Salisbury, Brunswick Berrian, Kanadako Westmorland konderrian dagoen herrixka da. Herriko biztanleak Brunswick Berriko Probintziako Udalerrien Legearen arabera "hiria" izateko baldintzak betetzen dituzte; hala ere, bere udal egoera ez da aldatu.

Salisbury
village of New Brunswick (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Brunswick Berria
County of New BrunswickWestmorland County
Geografia
Koordenatuak46°01′44″N 65°02′36″W / 46.0289°N 65.0433°W / 46.0289; -65.0433
Map
MugakideakMoncton Parish (en) Itzuli eta Coverdale Parish (en) Itzuli
Demografia
Informazio gehigarria
Sorrera1782
salisburynb.ca

Historia aldatu

Salisbury lehenik finkapen iraunkor bihurtu zen Yorkshire-ko (Ingalaterra) kolonoak bertan kokatu zirenean, 1774an (Historia, Salisbury-ren webgunea).

Geografia aldatu

Salisbury Petitcodiac ibaiaren iparraldeko ertzean dago, gutxi gorabehera Moncton eta Riverview hirietatik 25 km-ra mendebaldean. Salisbury-ri " Zilarrezko Azeriaren Etxea" deitzen zaio, XX. mende hasieran zilarrezko azeriaren hazkuntzagatik (Albertonen, Eduardo Printzearen Uhartean gertatu zen bezala).

Zerbitzuak aldatu

 
Salisburyko posta bulegoa.

Herriak oinarrizko, erdi eta goi mailako ikastetxeak ditu, kanpoko igerilekua, baita inguruko zonaldeari zerbitzua ematen dioten jabetza pribatuko hainbat denda eta eliza ere. Royal Canadian Air Cadet eskuadroia ere badago, 580 A/M Hugh Campbell Squadron.

Salisbury Petitcodiac ibaiaren bailarako nekazaritza komunitateentzako tokiko zerbitzu zentroa da. Herrian Ambulance New Brunswick eta Salisbury Fire & Rescue korporazioek zerbitzuak eskaintzen dituzte.

Demografia aldatu

Biztanleriaren joera

Errolda Biztanleria Aldaketa (%)
2016 2,284 3.4%
2011 2,208 8.4%
2006 2,036 4.2%
2001 1,954 3.8%
1996 1,878 4.0%
1991 1,805 3.5%
1986 1,742 4.2%
1981 1,672 N/A

Errenta (2015)

Errenta mota CAD
Per capita batezbesteko errenta $29,536
Etxeko batezbesteko errenta $58,478
Familiaren barezbesteko errenta $69,461

Ama hizkuntzak (2016)

Hizkuntza Biztanleak (%)
Ingelesa 2,095 92.5%
Frantsesa 95 4.2%
Beste hizkuntza batzuk 55 2.4%
Ingelesa eta Frantsesa 20 0.9%

Hezkuntza aldatu

  • JMA Armstrong High School (9-12)
  • Salisbury Middle School (5-8)
  • Salisburyko oinarrizko eskola (K-4)

Jende aipagarria aldatu

  • Hugh Campbell, Kanadako aire mariskal ohia.
  • Austin Claude Taylor, nekazaria, merkataria eta pertsonaia politikoa.
  • Claude Taylor, Air Canadako presidente ohia
  • Stacy Wilson, emakumezkoen hockey jokalari ohia.

Mugetako komunitateak aldatu

Kanpo estekak aldatu