Saja-Besayako natura parkea

Saja-Besayako natura parkea (gaztelaniaz: Parque natural del Saja-Besaya) Kantabriako natura-gune babestua da,[1] 1988an natura parke izendatu zutena. Saja eta Besaya ibaien arro hidrografikoetan zehar hedaturik, Kantabriako natura parkerik handiena da. Arenas de Iguña, Cabuérniga, Cieza, Hermandad de Campoo de Suso, Ruente eta Los Tojos udalerrietan eta Campoo-Cabuérnigako mankomunitatean zehar zabalduta dago.

Saja-Besayako natura parkea
V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua
Datu orokorrak
Motanatura-parke, naturagune babestua eta parke natural
Azalera24.353,39593 ha
Geografia
Map
Koordenatuak43°09′14″N 4°11′28″W / 43.154°N 4.191°W / 43.154; -4.191
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria

Basoz eta larrez beterik, harizti, pagadi eta gorostidi asko ditu. Hegoaldeko eskualdean hartz arreak topatu dituzte.

Saja mendiko pagadia.


Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Kantabriako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.