Sagami Badia

Sagami badia» orritik birbideratua)

Sagami Badia (japonieraz: 相模湾 Sagami-wan?) Japoniako Honshu uhartearen erdialdean dagoen Kantō eskualdean kokaturiko badia da, Kanagawa prefeturaren hegoaldean hain zuzen ere.

Sagami Badia
Datu orokorrak
Motabadia
Sakonera1.600 m
EponimoaSagami Province (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak35°18′N 139°24′E / 35.3°N 139.4°E / 35.3; 139.4
Honen parte daSagami Sea (en) Itzuli
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturakKanagawa prefektura
Hidrografia
Betebidea

Geografia aldatu

Miura penintsula eta Izu penintsularen artean dagoen kostaldea hartzen du. Bertan dauden hiri handienak Odawara, Chigasaki, Fujisawa, Hiratsuka, Itō eta Kamakura dira.

Ingurumena aldatu

Kuroshio itsaslasterrak epeltzen ditu Samagi Badiako urak eta hone ondorioz hegoalderagokoak liratekeen bizidun ugari ager daitezke bertan.

Bestalde 2004ean elementu erradioaktiboak aurkitu ziren. Ikerketek erakutsi zutenez 1946 eta 1958 artean Estatu Batuek Bikini atoloian egindako froga nuklearren hondarrak ziren.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu