Sadie Kneller Miller

kazetari estatubatuarra

Sadie Kneller Miller (1867ko urriaren 7a - 1920ko azaroaren 21a) Baltimoreko kazetaria izan zen. Emakumezkoen beisboleko lehen kazetarietako bat izan zen, eta nazioarteko zenbait ekitaldiren berri eman zuen emakumezko korrespontsal bakarra.[1]

Sadie Kneller Miller

Bizitza
JaiotzaWestminster (Maryland)1867ko urriaren 7a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza1920ko azaroaren 21a (53 urte)
Jarduerak
Jarduerakkazetaria
Jasotako sariak

Miller Westminster-en jaio zen, Maryland-en. 1885ean Western Maryland College-n graduatu zen eta Westminster Democratic Advocate-rentzat kazetari gisa lan egin zuen. Gero Baltimorera bizitzera joan zen gurasoekin eta Baltimoreko Telegram-erako lanean hasi zen. Telegram-en 1894an hasi zen Baltimore Orioles-en berri ematen, gizonez mozorrotuta; bere emakume-identitatea aurkitu ondoren soilik “herrialdean beisbol-kazetari emakume bakarra-lez" ezaguna egin zen. Argazkigintzara mugitu zen, eta Estatu Batuetako Itsas Akademiaren Espainiako eta Amerikako Gerrako jardueren argazkiak aurkeztu zituen, Annapolisen,Leslie´s Illustrated Weekly ( Leslieren Asteroko Ilustrazioa), eta han lan postu bat ziurtatu zion. Leslie’s-en, Miller-ek 1904ko Baltimoreko sutea, Howard Taft-en presidentearen inaugurazioa eta alderdi demokratikoen konbentzioak bezalako istorioen berri eman zituen. Halaber, Susan B. Anthony eta Teddy Roosevelt-aren erretratuek atera zituen.[2]

Miller kazetari profesionala zen, baina jende gehienak ez zekien emakumea zela. "SKM" sinadurarekin idatzi zuen, bere emakume-identitatea ezkutatzen zuena. Beisbolaren liga handietako berri ematen zuen emakume lehena izan zitekeen, eta argazkigintza eta kazetaritza uztartzen dituen bakarretakoa da. Orioles-ekin 1897an egin zen bira nazionalean bere generoa "agerian" geratu zen.

Munduko emakumezkoen lehen gerra-korrespontsal bihurtu zen, 1909an Marokon espainiar indarren eta moroen arteko borrokak berri ematen zituen bitartean.[3]

Alemanian misio batean ari zela, espioi gisa atxilotu zuten. Yukonen Urrezko Sukarrari buruz ere idatzi zuen, eta hainbat herrialdetako elkarrizketak egin zituen, besteak beste, Kuba, Errusia zarista eta Turkia. Pancho Villarekin egin zuen elkarrizketa berrinprimatuena. Jeneral iraultzaile mexikarra zen Villa, 1916an, bere gerrillarien basean.[2]

1918an izandako isuri baten ondorioz, Millerrek Leslie's Illustrated Weekly-tik alde egin behar izan zuen, eta kazetari izateari utzi zion. Bi urte geroago hil zen.[4] 1988an, Maryland Womens Hall of Fame (Marylandeko Emakumeen Ospetsuaren Aretoan) gehitu zitzaion izena.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Obituaries: Mrs. Sadie Kneller Miller» The New York Times November 23, 1920.
  2. a b Sadie Kneller Miller. Maryland State Archives: Maryland Commission for Women.
  3. Mary Ann Ashcraft. (March 9, 2013). «Carroll's Yesteryears: Icon led distinguished journalism career in early 1900s» Carroll County Times.
  4. Justin Paprocki. (March 17, 2002). «Arts council displays work, life of a pioneer» The Baltimore Sun.
  5. Stephanie Berger. (2009). «Sadie Kneller Miller (1867-1920)» Biographical Series (Archives of Maryland).

Irakurketa gehigarria

aldatu
  • Miller R. Charles, Richwine N, Keith. Sadie Kneller Miller: Leslieren asteroko ilustrazioko adibidebat eta argazki-kazetaritza, 1907an kazetariarekin egindako elkarrizketa bat eta haren bizitzaren kronologia labur bat barne, "Mrs. Miller's Maryland" erakusketa ibiltariarekin batera argitaratua. 1983ko inprimakia.

Kanpo estekak

aldatu
  • Sadie Kneller Miller, MSA SC 3520-13571. E.P., E.Z. Web orria. Abuztuak 09. 2013.