Runge-Kutta metodoa

Lehen mailako ekuazio diferentzial arruntak, y' = dx/dy = ƒ(x, y) modukoak, ebazteko zenbakizko metodoa.
Runge-Kutta metodo» orritik birbideratua)

Runge-kutta metodoa ekuazio diferentzialen ebazpenerako zenbakizko metodo mota orokorra da. Metodo multzo hau, hasiera batean, C. Runge eta M. W. Kutta matematikariek 1900 urtearen inguruan garatu zuten.

Deskribapena aldatu

Runge-kutta metodoek (RK) ekuazio diferentzial arrunten soluzioen hurbilketarako iteraziozko metodo (esplizitu eta inplizitu) multzoa osatzen dute, zehazki, hasierako balioko problemaren ebazpenerako metodoak.

Izan bedi

 

Ekuazio diferentzial arrunta,  , non   multzo irekia den, eta  ren hasierako balioak

 

betetzen du.


Kasu horretan ("s" etapako) RK metodoak, orokorrean, honako itxura du:

 ,

non h iterazio bakoitzeko urrats-luzera den, edo beste era batera esateko,   eta   ondoz ondoko puntuen arteko   gehikuntza.   koefizienteak tarteko hurbilketa puntuetan egindako   funtzioaren balioztatzeak dira

 

Horrela,   koefizienteek aukeratutako metodoa zehazten dute eta erabilitako zenbakizko integrazioaren araberako balioak dira. Runge-kutta eskemak,   konstanteen arabera, inplizituak edo esplizituak izan daitezke.   balioek osatutako matrizea behe triangeluarra bada, eta diagonal nagusiko balioak zero badira, hau da,   betetzen bada   guztientzat, metodoa esplizitua da.

Adibidea aldatu

Bi etapatako Runge-kutta eskema: lehenengo etapa   unean eta bestea   unean.

Lehenengo etapan   honakoa da:

 

eta   unean   hurbiltzeko Eulerren eskema erabil dezakegu:

 

  funtzioaren balioztatze hauek   ekuazioan ordezkatuz honako espresioa lortuko dugu:

 

Eskema honen koefizienteak, beraz,   dira.

Aldaerak aldatu

Runge-kutta metodo klasikoen edo Runge-Kutta esplizitu gisa ezagutzen diren metodoen aldaerak existitzen dira, esate baterako, prozeduraren bertsio inplizitua edota Runge-Kutta metodo bikoteak (edo Runge-kutta-fehlberg metodoak).

Bikoteen kasuan soluzioaren bi hurbilketa lortzen dira, bakoitza ordena ezberdineko metodoa erabiliz, baina bi metodoek hasierako etapa berdinak erabiltzen dituzte eta orokorrean   koefizienteetan bereizten dira (posible da metodo batek besteak baino etapa gehiago edukitzea). Bi hurbilketen arteko diferentziak urrats bakoitzeko errorearen neurria ezagutzeko informazioa eman diezaguke, eta informazio hori erabil daiteke hurrengo urrats-luzera egokia aukeratzeko.

Runge-Kutta metodoak aldatu

Runge-kutta metodoek iteraziozko metodoen familia garrantzitsua osatzen dute eta inplizituak edo esplizituak izan daitezke. Ekuazioa diferentzial arrunten soluzioak hurbiltzen dituzte eta 1900 urtearen inguruan Carl David Tolmé Runge eta Martin Wilhelm Kutta matematikari alemanek garatu zituzten teknika hauek.

Lau ordenako Runge-kutta metodoa aldatu

Runge-Kutta metodoen arteko bat oso erabilia da, horregatik "Runge-Kutta metodoa" edo "RK4" izenek metodo horri egiten diote erreferentzia.

Hasierako balioaren problema bat defini dezagun:

 

Orduan problema honentzat RK4 metodoa hurrengo ekuazioak adierazten du:

 

Non

 
 
 
 

Honela, hurrengo   balioa une honetako   balioak eta   urrats-luzera eta malda estimatuaren arteko biderketak zehazten dute. Malda hainbat malden batezbesteko haztatua da.

  hasierako uneko malda da.

  tartearen erdiko puntuko malda da. Tartearen erdian,   unean,   balioa lortzeko   malda erabili da Eulerren metodoaren aplikazioan

  berriz ere tartearen erdiko puntuko malda da, baina oraingoan Eulerren metodoaren aplikazioan   malda erabili da   kalkulatzeko.

  tartearen bukaerako malda da, eta   balioa lortzeko   malda erabili da.

Lau maldak haztatzean tarteko puntuetako maldei pisu handiagoa ematen zaie:

 

Runge-kutta metodoaren forma hau lau ordenako metodoa da, horrek esan nahi du urrats bakoitzean egindako errorea   neurrikoa dela eta prozesu osoan metatutako errorea   ordenakoa dela.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu