Rue de Moulinsen saloia

Rue de Moulinsen saloia, baita ere Rue de Moulinsen burdeleko saloian (frantsesez: 'Salon de la rue des Moulins'), Henri de Toulouse-Lautrec margolari frantsesak 1894 eta 1895ean egin zuen lana da. Margolana Frantziako Albiko Toulouse-Lautrec Museoan erakusten da. Tamainua hau da: 111,5 × 132,5 zm.[1]

Rue de Moulinsen saloia
Jatorria
Sortzailea(k)Henri de Toulouse-Lautrec
Sorrera-urtea1894
IzenburuaAu Salon de la rue des Moulins
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta cardboard (en) Itzuli
Dimentsioak111,5 (altuera) × 132,5 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaToulouse-Lautrec Museoa
BildumaToulouse-Lautrec Museoa
InbentarioaMTL.180
Margolana egin aurretik prestatu zuen pastela-lana.

Historia

aldatu

Toulouse-Lautrec burdeletan ibiltzen zen, Parisko Moulins kalean zegoen honetan bezala. Bezero bezala joaten zen, baina baita lekuko bezala ere, askotan bere lehengusu Tapie de Celeyran doktorearekin batera. Batzuetan, aste osoak igarotzen zituen haietako batean, prostituten eguneroko bizitza margotzen eta zirriborratzen. Artistaren gustuko gaia zen; bere lanetan XIX. mendeko Parisko gauaren benetako testigantza grafikoa utzi zuen.

Deskribapena

aldatu

Toulouse-Lautrecek zenbait zirriborro egiten zituen behin betiko pinturak egin aurretik. Lan honetan prostituta batzuk ikusten dira bezeroen zain, belus gorriko dibanetan. Mototsa goian duen eta lepo altuko soineko arrosa duen irudia, beste emakumeen arropa arinarekin kontrastatzen duena, "Gobernaria" edo "madame" da, emagalduei begirada ebaluatzaile baina ia errukiorra zuzentzen diena. Bere posizioak tentsioa adierazten du; kezkatua dirudi.[2]

Bere ondoan, Mireille dago, margolariaren gogokoena, soineko urdin batekin eta takoizko zapatekin, lasai-lasai eserita. Bere irduia margolanaren erdigunea da. Lan honetan ere nola Toulouse-Lautrecek atseginago irudikatzen zituen prostitutak bezeroak eta proxenetak baino ikus daiteke.

Kolorea da nagusi koadro honetan. Konposizioa, nolabait, deszentratua dago, espazio huts zabalak utziz. Atzetik, irekidura batetik, argia sartzen da eta horrek margolanari sakontasun sentsazioa ematea lortzen du. Argiak prostituten aurpegietan eta lepoetan jotzen du; haien aurpegiak, berriz, ilunpean geratzen dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. P. F. R. Carrassat, Maestros de la pintura, Spes, 2005. ISBN 84-8332-597-7
  2. Victoria Charles, Joseph Manca, Megan McShane, 1000 Chefs-d'œuvre de la peinture, Parkstone International, 2014, 389 or.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu