Ruda Śląska
Ruda Śląska Poloniako hego-erdialdeko hiria da, Silesia Garaian dagoena, Katowiceko voivoderrian, ikatz- eta burdina-arro garrantzitsu batean. 169.800 biztanle ditu.
Ekonomia
aldatuMea-ustiakuntza (burdina- eta ikatz-hobi oparoak) eta industria (metalurgia, altzairugintza) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Han zabaldu zen Poloniako lehen ikatz-mea (1751).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.