Rozafako gaztelua (albanieraz: Kalaja e Rozafës) Albaniako ipar-mendebaldean dagoen Shkodër hirian dagoen gotorleku historikoa da. Lehenengo aztarnak Iliriar herriarena dira. Montenegroko mugan dago.

Rozafako gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Albania
Albaniako konderriaShkodër konderria
Municipality of AlbaniaShkodër municipality
HiriaShkodër
Koordenatuak42°02′47″N 19°29′35″E / 42.0463319°N 19.493°E / 42.0463319; 19.493
Map
Webgune ofiziala

Kokapena aldatu

Gotorlekua 130 m. dituen muino baten gainean dago kokatuta, Bojana eta Drin ibaien artean. Shkodër izen bereko konderriaren hiriburua da, Albaniako hiri zaharrenetariko eta garrantzitsuenetariko bat. Hiria gune kultural handia da.[1]

Historia aldatu

Haren kokapen estrategikoari esker, muinoa Antzinarotik populazioa ezagutu du. Iliriar herriak gotorleku moduan erabili zuen. Ondoren, K. a. 167. urtean erromatarrek Gentius erregea garaitu eta okupatu zuten.

XIV. mendean, Johann Georg von Hahnek, idazle eta esploratzaile alemana, Erdi Aroko Shkodër hiri zaharra Rozafa muinoaren oinean egon zitekeela esan zuen. Gaur egun gordetzen diren eraikin nagusiak Veneziako Errepublikaren estilokoak dira.[2]

Gotorlekuak setio ospetsuak jasan zituen. Esaterako, 1478an otomandarrek gaztelua setiatu zuten; 1479an otomandarren eskuetan erori zen, Albaniako azken gotorlekua izanik. 1912an Montenegroko armadak gauza bera egin zuen. Gaur egun gazteluak eta haren inguruak Albaniako Parke Arkeologiko garrantzitsua osatzen dute.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rozafako gaztelua