Rothschild komandoa
Rothschild komandoa EAJk 1945ean sustatutako talde militar txiki bat izan zen. Taldearen kideak kontu handiz aukeratu eta trebatu ziren ekintza arriskutsu edo zailetarako. Paristik 30 kilometrotara Cernay-la-Ville herrian zegoen Vaux-de-Cernayko abadian prestatu ziren; eraikin hori 1873an Charlotte de Rothschildek erositakoa zen. Euskaldunez osatutako mota honetako unitate bakarra izan zen. Aliatuen presioen ondorioz Madrilgo Gobernu frankistaren erortzea espero zen, eta gizon horiek izango ziren Euskal Herrian ordena publikoa mantentzeko arduradunak.[1] Sei hilabetez Estatu Batuetako Gobernuko langile bihurtuko ziren gudari haiek eta Office of Strategic Servicesko elite-irakasleek Parisetik gertu eman zieten prestakuntza sekretuan 114 kideri. Sabotajeak egiteko eta nazien erresistentziari aurre egiteko matxinada-teknikak irakatsi zizkieten..[2]
Historia
aldatuLangile gutxiz osatutako talde militarra, 1945ean Rothschildeko jauregian, Cernay-la-Ville-n, Paristik 30 kilometrora sortu zen. Euskadiko Gobernuak, herrialdera itzuliz gero lagungarria izango zitazion talde militar bat sortu behar zuen; hori izan zen, hain zuzen, komando horien eraketaren oinarria. Antolatuta zeuden indar armatuak -Gernika Batailoia Frantzian eta Euzko Naya sarea mugaren bi aldetan- ez ziren egokitzat jotzen. Lendakariak mila komando osatzea negoziatu zuen Washingtongo agintariekin sekretu handienean.[1] [2]
1945eko maiatzetik 110 gizoneko lehen taldea entrenatu zen Rothschildeko gazteluan. Haien artean Primitivo Abad, Landa, Esturo, Fernando Echegoyen eta Jose Antonio Beleda zeuden. Taldeak kapilaua zuen, Iñaki Azpiazu, eta euskal sukaldariak.[3] Unitateko kideak Gernikako beteranoak, Euzko Nayako kideak eta Britainia Handitik etorritako "gerrako haurrak" ziren. Denek sinatu zuten kontratu baten arabera, sei hilabetez Estatu Batuetako Gobernuko langile bihurtuko ziren, eta erabateko diskrezioa gordetzeko konpromisoa hartu zuten. Warner komandantearen eta, ondoren, Basset komandantearen agindupean, dozena bat irakasle adituk prestakuntza militar zehatzena eman zien: borroka-arteak, kartografia, lehergailuen erabilera, arma modernoenen erabilera, etab. Baina Truman administrazioaren interes faltak zapuztu egin zuen operazioa. Uztaileko bigarren hamabostaldian desegin zen unitatea. Beteranoetako batzuk EAJko segurtasun-aditu gisa aritu ziren Espainain zein Frantzian edo ETAko lehen instruktoreen artean agertu ziren.[2]
Uztailaren 8an taldea desegin zen Ameriketako Estatu Batuek egokia ikusten zutelako.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c «El caso de los comandos vascos» Euskonews & Media (Noiz kontsultatua: 2024-11-06).
- ↑ a b c «Rothschild komandoa» Auñamendi Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2024-11-06).
- ↑ https://www.eldiario.es/euskadi/euskadi/airedale-organizacion-paramilitar-servicio-unidos_1_3248548.html
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Mikel Rodríguez Álvarez:"El caso de los comandos vascos", Euskonews & Media 99.zbk. (2000/11/10-17).
- (Gaztelaniaz):Iker Rioja: "Airedale: una organización paramilitar vasca al servicio de Estados Unidos", elDiario.es aldizkari digitalean, 2017/08/05.